Los neandertales en el País Vasco: nuevos hallazgos en el valle de Karrantza
Date
05/03/2025, 12:00
Hours
Wednesday
Location
Location
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Cycle
ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2025eko Udaberriko Jardunaldiak
Eguna: 2025/03/05
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo
"Los neandertales en el País Vasco: nuevos hallazgos en el valle de Karrantza"
Asier Gomez Olivencia
Laburpena
Neandertalak, Europan eta Asiaren mendebaldean bizi izan ziren ehiztari-biltzaileak ziren, duela 200 mila urte ingurutik duela 40 mila urte inguru desagertu ziren arte. Aurkikuntza berriek, museoetan zein aztarnategi arkeopaleontologikoetan, eta teknika berrien aplikazioak, espezie hau xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera ematen digute. Hitzaldi honen helburua leinu honen ezagutzari buruz Euskal Herritik eta Euskal Herrian egindako aurrerapenak erakustea da, eta El Polvorín (Karrantza) haitzuloko lehenengo osinean egindako aurkikuntzak aurkeztea, non 30 metro baino gehiagoko sakoneran ezaugarri arkaikoak dituen emakume neandertal baten gorpuzkiak berreskuratu diren, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak izan daitezkeenak.
Hizlariaren datuak
Asier Gómez Olivencia, Atapuercako ikerketa-taldeko (AIT) kidea 2002tik, Giza Paleontologian doktorea da Burgosko Unibertsitatean (2009). Doktoratu ondoko ikertzailea izan zen Cambridgeko Unibertsitatean (2010-2012) eta Marie Curie ikertzailea Parisko Historia Naturalaren Museoan (2013-2014). 2014an UPV/EHUn sartu zen Ikerbasque Research Fellow kontratu batekin, eta 2019an Ramón y Cajal kontratu bat lortu zuen. Gaur egun, AITko ikerketaz gain, Euskal Herriko bi aztarnategi zuzentzen ditu: Baio (Zestoa) eta El Polvorín haitzuloko lehengo osina (Karrantza).