Breadcrumb

Asset Publisher

Esther Rebato irakaslea Antropologia Elkarteko ohorezko kide izendatu dute.

Image

Esther Rebato irakaslea European Antropological Associationeko (EAA) ohorezko kide izendatu dute Lituanian egindako biltzarrean. Hala, ohorezko domina jaso du, elkarteari egindako ekarpen bikainagatik, EAAko diruzain nagusi eta presidente gisa. Kideei emandako aitorpenik garrantzitsuena da; munduan saria jasotzen duen bigaren emakumea da, eta espainiar estatuko lehenengoa.

Aste honetan bertan, Antropologia Fisikoko Espainiako Sozietateko (SEAF) bazkide (kide) izendatu dute. Erakunde horren presidentea izan da 8 urtez, idazkari nagusia 4 urtez eta 2019tik Sozietatearen aldizkaria (REAF) editatzen du.

Esther Rebato Ochoa Antropologia Fisikoko katedraduna da, eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalien Fisiologia Saileko irakasle da. Gaur egun, Giza Bilakaerari (Biologiako Gradua) eta Elikaduraren Antropologiari (Nutrizio eta Osasuneko Masterra, Farmazia Fakultatea) buruzko eskolak ematen ditu.