Breadcrumb

Asset Publisher

Chat

TREC expedition in Bilbao: from molecules to ecosystems across European coastlines

Laburpena 

Hizlariak TREC espedizioaren (Europako Kostaldea zeharkatuz, ingelesezko sigletan) helburuak eta garrantzia azalduko ditu ikuspegi dibulgatzaile batetik. Maila zientifiko goreneko espedizio hau, gizartearen erronkekin eta UNESCOren Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkadako helburuekin lerrokatuta, UPV/EHUn izango da irailaren 13tik urriaren 18ra bitartean. TREC Biologia Molekularreko Laborategi Europarrak (EMBL) koordinatutako maila goreneko espedizio zientifiko eta herritarrak kontzientziatzekoa da, Tara Oceans Foundation ozeanoen esplorazio fundazioaren eta EMBRC-ERIC Europako ikerketa azpiegituraren parte-hartzearekin. Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU) bertako kide da. Espedizioa apirilean hasi zen eta 2024ko ekainean amaituko da, Ozeano Atlantikoko eta Iparraldeko kostaldeak eta Mediterraneo eta Baltikoko itsasoak laginduz. 

TRECek Tara ikerketa zientifikoko goletaren barruko esplorazio ozeanikoa eta lurretik itsasorako trantsizioan lehen aldiz in situ egingo dituen lanak konbinatzen ditu. TREC espedizioak 22 herrialde bisitatuko ditu, 46 geldialdirekin, 120 laginketa-puntu lehorretik itsasorako trantsizioan, Tarak itsasoan egindako laginketez gain. 46 geldialdi horietatik, zortzi baino ez dira aukeratu laginketa intentsiboko eta dibulgazio zientifikoko leku gisa. Plentzia-Bilbao, PiE-UPV/EHUren bidez, jarduera guztietarako zortzi "supergune" horietako bat da, eta EMBLren Laborategi Mugikor Aurreratua (AML) hartzen du. AMLk laborategi esperimentaleko espazioa eskaintzen du, tamaina handiko eta azken belaunaldiko tresnekin, eta Europa osoko institutu elkartuak bisitatzen eta erabiltzen ari dira TREC proiektu zientifikoei laguntzeko, bai eta tokiko ikertzaileek ere. 

 

Hizlariaren datuak 

Nikolaus Leisch (Niko) Europako Biologia Molekularreko Laborategiko (EMBL) zerbitzu mugikorren burua da. Heidelberg-en dauden ospe handiko nazioarteko laborategi hauetan, badaude ere Itsas Biologiarekin lotuta dauden ikerketa lerroak. Niko, bertan lan egiten duten Itsas Biologo horietariko bat da, eta itsasoan animali ezberdinen baitan gertatzen diren sinbiosi harremanak aztertzen ditu. 

 Orain EMBL-ek mikroskopia aurreratuko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Europako kostalde osoa aztertzen ari den TREC espedizioaren baitan UPV/EHUra etorri dira beraien laborategi mugikor aurreratuarekin. Nikok Unibertsitateko Itsas estaziora (PiE-UPV/EHU) zer nolako baliabideak ekarri dizkiguten azalduko digu eta Europako hainbat zientzialari txunditu dituen lamien abestia entzutera gonbidatuko zaituzte.