Unibertsoa: bere ezagutzaren historia. Lurdes Ondaro
Date
04/03/2026, 12:00
Hours
Wednesday
Location
Location
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Cycle
ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2026ko Udaberriko Jardunaldiak
Eguna: 2026/03/04
Ordua: 12:00
Lekua: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan.
Laburpena
Unibertsoari buruzko ezagutzaren historiaren kontaketan, hasieratik eta era jarraituan bertsolaritza lagun izango dugu.
Gure unibertsoaren ezagutzak mendeetan zehar izandako bilakaera zoragarrian murgilduko gara. XX. mende aurreko ikuspegi geldikorretik gaur egungo espantsio azeleratuaren aurkikuntzaraino, bidaia zirraragarri bat egingo dugu, Ptolomeus, Copernicus, Newton, Einstein, Lemâitre, Hubble, Gamow, Penzias, Wilson, Peebles, eta beste hainbat zientzialarik ekarritako iraultzak azalduz.
Mikrouhinen Hondo Kosmikoaren aurkikuntzak unibertsoaren jatorriari buruz genekiena nola aldatu zuen, eta gaur egungo kosmologiaren erronka nagusiak —materia iluna, energia iluna— modu ulerterrazean kontatuko eta kantatuko ditugu.
Hitzaldi honetan unibertsoak oraindik gordetzen dituen misterioak ere azalduko dira.
Hizlarien datuak
Lurdes Ondaro Doktoreak, EHUko Zientzia Teknologia Fakultatean ikasi zuen Fisikako gradua, eta Madrileko Unibertsitate Autonomoan Fisika Teoriko eta kosmologiako masterra. Doktoretza DIPCn egin zuen kosmologia konputazionalean, unibertsoko egituren sorrera simulatzen batez ere. Orain Cambridgeko unibertsitatean dago ikerketan. Bere ikerketan batez ere unibertso berantiarraren ereduak egiten ditu, materia eta energia iluna zer diren ulertu nahian. Horretarako, prozesu kosmologiko eta astrofisikoak nola banatu ikertzen du batez ere.
Fernando Plazaola Doktorea, egun EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa da.
Communication information
- Title: Unibertsoa: bere ezagutzaren historia
- Authors: ZTF-FCTko dekanotza
- Speaker: Lurdes Ondaro, Institute of Astronomy, University of Cambridge eta Fernando Plazaola Doktorea, egun EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoa da.