Mahai-ingurua: MARTEKO JEZERO KRATERRAREN (BIO)GEOKIMIKA- PROZESUETAKO AURKIKUNTZAK ETA USTEKABEAK
Date
06/04/2022, 12:00
Location
Location
Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Bihar asteazkenean, apirilaren 6ean, “Marteko Jezero kraterrean, Ezagutzak eta Sorpresak prozesu (bio) geokimikoetan” jardunaldia izango dugu Mars2020 Misioan parte hartzen duten gure Fakultateko kideek koordinatuta.
11etan hasiko da lehen solairuko Hallean Erakusketa (meteoritoak, roberraren maketa…) eta posterrak bisitatuz, eta 12:00etan Fakultateko Gradu Aretoan mahai-inguru batekin jarraituko du. Mahai horretan Mars2020 Misioko lau kidek (kanpoko bi gonbidatu eta etxeko bi) egindako lanaren eta proiektuan laguntzeko etorkizuneko aukeren hainbat alderdi azalduko dituzte eta bertan, galderen txandan azaldu ahal izango dituzu zuen kezkak.
Hizlarien datuak:
JESUS MARTINEZ FRIAS, Instituto de Geociencias IGEO (CSIC-UCM) erakundeko ikertzailea. Espainiako Planetologia eta Astrobiologia Sarearen eta Espainiako Geologia Elkarteko Geologia Planetarioaren Batzordearen sortzailea eta presidentea.
Marterako misioetako zientzia-taldeetako kidea da: NASA-MSL (rover Curiosity), NASA-Mars-2020 (rover Perseverance), ESA- ExoMars eta ESAren (ISS) BIOMEX proiektuaren kolaboratzailea. NASAren bi sari jaso ditu. 2016 eta 2018 artean, ESAren (ESA Group Awards) bost sari jaso ditu PANGAEAn astronauten irakasle gisa egindako lanagatik eta PANGAEA-Xen Lanzaroteko Munduko Geoparkean izandako lankidetzagatik.
FERNANDO RULL PEREZ, Valladolideko Unibertsitateko Kristalografia eta Mineralogia katedradun emeritua. ExoMars2022 misioko RLS tresnaren (Raman Laser Spectrometer) ikertzaile nagusia, Mars2020 misioko Supercam tresnaren coIP da, instrumentuaren kalibratze-txartela eraikitzeaz arduratu dena, eta JAXAren MMX misioko RAX tresnaren co-IP da ere.
JUAN MANUEL MADARIAGA, UPV/EHUko Kimika analitikoko katedraduna Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoko Sailean, SuperCam (Mars2020) eta RLS (ExoMars2022) tresnetako Zientzia Taldeetako kidea. Marteko prozesu geokimikoen azterketan lan egiten duten Espainiako 7 ikerketa-taldeak biltzen dituen SIGUE-Mars Sare Tematikoaren koordinatzailea.
JENNIFER HUIDOBRO MARTIN, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) ikertzailea eta Mars2020 misioko SuperCam instrumentuaren Zientzia Taldeko kidea, eta RLS (Raman Laser Spectrometer) tresnaren Zientzia Taldeko kidea, ExoMars2022 misioan.
Streaming: