home_cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

Ikasleentzako jarduerak

When and where

  • From: 04/10/2021
  • To: 17/11/2021

Location

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Zientzia eta Teknologia Fakultateak hiru tailer (bi online eta bat aurrez aurrekoa) eta bi hitzaldi 2021ko urrian eta azaroan lan-mundurako ZTFko ikasleak prestatzeko antolatu ditu. Lehenengoan ideia berritzaile bat negozio eredu batera nola eraman ezagutuko dute. Bigarren tailerrean enplegua bilatzeko baliabideak erakutsiko dira. Hirugarren tailerrean, lehiakideek enpresentzat curriculum erakargarri bat eta aurkezpen gutuna egiten ikasiko dute. Tailer horietan emandako prestakuntza bi hitzaldik osatuko dute: Administrazio publikoko enpleguari buruzkoa bata, eta enpresetan praktikak egiteko moduari buruzkoa bestea.
Gainera, aurreko urteetan jarduera beragatik kredituen aintzatespena eskatu ez bada, honako hauek lortu ahal izango dira:
•    Hautazko 0,5 ECTS kreditu aitortzea, online bi tailerretan parte hartuz
•    Hautazko 1 ECTS kreditu aitortzea, aurrez aurreko tailerrean parte hartzen bada.
Oharra: COVID-19 dela eta, online emandako tailerrak gaztelaniaz soilik izango dira.