Breadcrumb

Asset Publisher

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle Iraia García Santistebanek Unibertsitateko Errendimendu Akademikoko Bikaintasunaren hirugarren sari nazionala lortu du Biokimikako lizentziaturan.

First publication date: 08/10/2018

Image

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle Iraia García Santistebanek Unibertsitateko Errendimendu Akademikoko Bikaintasunaren hirugarren sari nazionala lortu du Biokimikako lizentziaturan. Sari hau Hezkuntza Ministerioak ematen du, urtero, eta, horren bidez, ofizialki aintzatesten ditu unibertsitateko ikasketak ongien egin dituzten hiru ikasleak. Sariak errendimendu akademikoa eta merezimenduaren eta bikaintasunaren kultura bultzatzea eta aintzatestea du helburu.

Ikasleak iaz aurkeztu zuen hautagaitza. Epaimahaiak ikasleen espedientea eta curriculuma baloratzen ditu. Iraia Garcíari, espediente akademikoaz gain, kontuan izan zaizkio, halaber, Biokimikako Espedienterik Onenaren ezohiko saria (Zientzia eta Teknologia Fakultateak emana) eta bosgarren mailako proiektua egiteko lankidetza beka.

Iraia Garcíak 2008/2009 ikasturtean amaitu zituen Biokimikako ikasketak UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta, egun, doktorego tesia egiten ari da ikastegi horretako Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko laborategian. José Antonio Rodríguez Pérez irakaslea tesi zuzendari duela, deubikitinasa izeneko proteina batzuen kokapena aztertzen ari da; proteina hauek zeluletan daude eta minbizi mota batzuetan mutatuta agertzen dira. Oinarrizko ikerketa lan horiek gutxi gorabehera lau urte iraungo dute, eta, horiei esker, aipatu proteinen funtzionamendua hobeto ezagutu ahal izango dugu eta ezagutza hori botika berriak prestatzerakoan erabili.

Iraia García finalizó en el curso 2008-2009 la licenciatura de Bioquímica en la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU, y actualmente realiza la tesis doctoral en el laboratorio del departamento de Genética, Antropología Física y Fisiología Animal de este centro. Su trabajo de investigación, que dirige el profesor José Antonio Rodríguez Pérez, se dirige al estudio de la localización de unas proteínas denominadas deubiquitinasas, presentes en las células, y que aparecen mutadas en algunos tipos de cáncer. Sus trabajos de investigación básica durarán aproximadamente cuatro años y permitirán conocer mejor el funcionamiento de estas proteínas y aplicar dicho conocimiento en el diseño de nuevos fármacos.