Asset Publisher

Kalitatezko irakaskuntzari aitortze ekitaldia

First publication date: 07/06/2019

Joan den maiatzaren 31n UPV/EHUko Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak antolatutako Kalitatezko irakaskuntzari aitortze ekitaldia egin zen Bizkaia Aretoan. Ekitaldi horretan, omenaldia egin zitzaien 2018ko deialdiko Docentiaz-en bikaintasun kalifikazioa lortu zuten 49 irakasleri, 42 saili eta 9 ikastegiri Docentiaz-ek irakasleen %50etik gora ebaluatua izateagatik eta Docentiaz-eko 50 ebaluatzaileri.

Hauek dira gure ikastegian aitortza jaso dutenak:

  • Irakasle bikainak Docentiaz-en: Javier Ereña, María Merino eta Uxue Pérez
  • Docentiaz-eko ebaluatzaileak: Roberto Aguado, Josu Igartua, Osane Oruetxebarria eta Efraim Reyes
  • Irakasleen %50 Docentiaz-ek ebaluatuta dituzten sailak: Elektrizitatea eta Elektronika, Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia, Ingeniaritza Kimikoa, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa, Kimika Analitikoa, Kimika Ez-organikoa, Kimika Organikoa eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia.