Breadcrumb

Asset Publisher

Michael Kaberdin, Andrés de Urdaneta (Loiu) ikastetxekoa, Biologiako Olinpiada irabazi du

First publication date: 10/02/2021

Itziar Lorenzo eta Uxue Fuidio izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak fase autonomikoan


Michael Kaberdin-ek, Loiuko Andrés de Urdaneta ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 29an modu telematikoan baina UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen bitartez burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 5 ikastetxetako 29 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko lehenengo zein bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.

 

Beste irabazleak
 

Fase autonomikoko edizio honetan, Itziar Lorenzok, Donostiako St. Patricks English School ikastetxekoa bigarren postua eskuratu du eta Uxue Fuidiok, Gasteizko Marianistas ikastetxekoa hirugarren postua eskuratu du.

Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hau, osasun egoera dela eta, Bilbotik antolatuko da baina telematikoki burutuko da martxoaren 11 eta 14 bitartean, eta fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXXII edizioan hartuko dute parte, Lisboan (Portugal), 2021ko uztailaren 18-25 bitartean, osasun-baldintzek baimentzen badute. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XIV. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2021ko irailaren lehenengo hamabostaldian egingo da Costa Rica-n.