Breadcrumb

w_igualdad_2016-2017

Berdintasun Batzordearen Ekintzak - 2016/2017 Ikasturtea

Image

Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Zientzia eta genero berdintasuna ezinbestekoak dira Agenda 2030ean bildutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak bete daitezen. Azken urteetan, nazioarteko komunitateak esfortzu handia egin du emakume eta neskatilek zientzian parte har dezaten, baina, tamalez, oraindik ere badituzte diziplina horretan erabat aritzea eragozten dieten muga batzuk.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen 70/474/Add.2 ebazpenaren bitartez otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea, horrela emakume eta neskatila guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin, eta, bide batez, genero berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzeko.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordetik egun hori eta bere aldarrikapena ikusgai bihurtu nahi ditugu, emakumea eta zientzia uztartuz. Xede hori buruan, ekitaldi bat antolatu dugu Paraninfo Ondoko gelari "Adela Moyúa" izena emateko, Matematikako Saileko kide zenaren omenez. Zu ere bertan izatea espero dugu.

 

Image

Tailer-mahaia

Azaroaren 16an, asteazkena, izango da (11:45etik 13:00etara 1.4 GELAN).

Nazio Batuen Batzar Nagusiak bere 68. saio-aldian erabaki zuen Lekaleen Nazioarteko Urtea izango zela 2016. urtea (A/RES/68/231).

Tailer-mahai inguru bat egiteko elkartuko gara, zuzenean egingo dira erakustaldiak eta honako hauek hartuko dute parte:

- Elena Diaz Ereño: Medikuntzan Doktorea. Giza Nutrizioko Masterreko irakaslea eta Berdintasun Batzordeko kidea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean.
- Beatriz Celis Sánchez: Sukaldaritzako eta gozogintzako teknikaria (Leioako Ostalaritza Eskola). 
- Susana Gabantxo Rodríguez: Dietista-nutrizionista eta Elikagaien Teknologoa (Leioako Ostalaritza Eskola).

Jarduera dibertigarria izango delakoan gaude, eta, horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Image

Photocalla

Azaroaren 16tik 23ra, asteazkenetik asteazkenera, 11:00k eta 12:00ak bitartean, lehenengo pisuko hallean.

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna ospatuko da, eta, horregatik, Fakultateko Berdintasun Batzordetik photocall bat antolatu dugu.
Bertan argazkia atera eta mezu bat uztera gonbidatzen zaitugu.

Azaroaren 16tik 23ra, asteazkenetik asteazkenera, 11:00k eta 12:00ak bitartean, lehenengo pisuko hallera joan zaitezke multimediako langileek argazki bat atera diezazuten.
Ordutegi horretatik kanpo baldin bazoaz, zure mugikorrarekin ere atera dezakezu argazkia eta gero honako helbide honetara bidali: ztf.azaroa25@ehu.es. Argazkiarekin batera zure izen-abizenak eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko ekintzetan argazkia erabiltzeko onespena ere gehitu beharko dituzu.

Jasotako argazki guztiekin Fakultateko sarreretan jarriko den mural bat osatuko da, eta baita 2017rako egutegi bat ere, Fakultateko ekitaldien berri emango duena.

Anima zaitez eta parte hartu.