Breadcrumb

Asset Publisher

Chat

25 años preparándonos para la descarbonización de procesos. Álvaro Amieiro

Image

Eguna: 2024/04/17
Ordua: 12:00
Lekua: 1.3 gela
 

Laburpena

Johnson Mattheyk 200 urte baino gehiago daramatza kimika aurreratua erabiltzen, munduko erronkarik handienei aurre egiteko eta teknologia jasangarrien mundu mailako lider bilakatzeko. Johnson Mattheyk konpromiso berri eta ausarta ezarri du, 2040rako zero garbia lortzeko. Hala, Nazio Batuen Munduko Itunaren 1,5ºC-ko Enpresa Anbizioa sinatu genuen 2021eko apirilean.

Milioika ibilgailuren eta iturri egonkorren emisioak murrizten jarraitzen dugu Johnson Mattheyn. Teknologia katalitiko eratorrietako lider gisa, prozesu horiek deskarbonizatzea eta erregai jasangarriak garatzea dira gure estrategia eta gure konpromisoa. Johnson Mattheyn ziur gaude hidrogenoa munduko bektore energetiko garrantzitsuenetakoa bilakatuko dela. Hori dela eta, hidrolisirako osagai kritikoen eta erregai pilen mundu mailako lider gisa kokatzen ari gara.

Konpromiso horrek I+G arloaren kontzentrazio handia eskatzen du, teknologiarik aurreratuena aukeratzeko eta gure estrategiari aplikatzeko. Aldaketarako bide honetan, material berriak formulatu beharko dira osagai kritikoetan txertatzeko. Izan ere, prozesuak aldatzen ari dira etengabe, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izateko. Prozesu hauetan behar den energia eskuratzeko eta kontserbatzeko, elektrifikazioa beharko da. Horrek aukera emango du gas naturalaren eta ikatzaren erabilera alde batera uzteko eta bero iturri horiekiko sentikorrak diren teknologia eta material berriei bide emateko. Prozesuak eta horien diagrama fluxuak berriro prestatu beharko dira, eta lizentzia berriak agertuko dira merkatuan. Biomasek edo hondakinek ordezkatuko dituzte erregai fosil asko, eta estekiometria eta ezpurutasun berriak ekarriko dituzte prozesuetara. Gainera, horien emisioak atzeman eta zenbatetsi beharko dira.

Dr. Álvaro Amieiro Fonseca

Johnson Mattheyko (Erresuma Batua) zientzialari bat da Álvaro. Kimikan lizentziatu zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Espainian, eta katalisiari buruzko doktoregoa egin zuen Manchesterreko Unibertsitatean, British Petroleumek babestuta.

20 urtetik gorako esperientzia du katalisi industrialean eta material aurreratuen ikerketan, eta karbono gutxiko teknologiak eta berrikuntza jasangarria bultzatzen ditu Johnson Mattheyn. Álvaroren eta bere lantaldearen ikerketa arloek barne hartzen dituzte hidrogenoa ekoizteko eta gordetzeko teknologiak, hainbat aplikaziotarako: erregai pilak, gas naturala araztea, karbonoa atzematea eta ibilgailuen barruko airearen kalitatea kontrolatzea. Haren lanari aplikatutako teknologia eremuen artean daude adsorbatzaile eta katalizatzaile aurreratuak, sintesi gasaren teknologia, hidruro metalikoak eta konplexuak eta materialen gainazalaren funtzionalizazioa, lotura kobalentearekin. Álvarok ikerketarako kolaboratzaileen sare bat sortu eta mantendu zuen AEBko eta Europako ingurune akademiko eta industrialetan. Eta, aldi berean, 3 milioi baino gehiago ziurtatu zituen ikerketa beketan inbertitzeko. Proiektu horien koordinatzailea eta liderra zen. Hiru doktorego eta master bat ere gainbegiratu ditu. Álvarok Jaguar-Land Rover, Total edo Acelor Mitalen gisako enpresekin kolaboratu du, teknologia jasangarriaren bilakaeraren eta frogapenaren gainean, TRL 5-7n.

Communication information

  • Title: 25 años preparándonos para la descarbonización de procesos
  • Authors: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanotza
  • Speaker: Álvaro Amieiro. Johnson Matthey, UK