w_banner_geolodia

Aurten Geolodía zuen etxeetara sartuko da

Geolodía, geologia zabaltzeko festa handia, hurbil dugu, datorren maiatzaren 9an izango da. Geolodía 2020 oso berezia izango da, itxialdian egin dugu eta. Zelaian egiteko programatuta zeuden txangoak bideoan muntatzen ari dira, interesa duen edonork etxetik gozatu ahal ditzan. 2020ko hau, salbuespen gisa, gure "Geolodía etxean" izango da.

Eta Bizkaian, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko langileek bidaia bat prestatu digute denboran zehar. Probintziaren 215 milioi urteko historia deskubrituko dugu Leioako Campuseko Arboretumean aurkitzen ditugun 19 haitzei esker. Itsaso tropikalak, itsaspeko sumendiak eta ozeano hondo zurrunbilotsuak bisitatuko ditugu. Eta ikusiko dugu nola sortu diren Bizkaiko historia industriala baldintzatu duten mineralak.

Geolodía 20 Bizkaiari buruzko informazio guztia, hemen: https://geolodia.es/geolodia-2020/bizkaia-vizcaya-2020/

Hemen ikus dezakezue Bizkaiko Geolodíaren bideoa etxean maiatzaren 9tik aurrera: https://www.youtube.com/channel/UCuwS7JOn1AD7uw7c0AMDBkQ

Geolodía 2020 Espainiako Geologia Elkarteak antolatu du, eta honakoen laguntza izan du: Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (Fecyt), IGME, AEPECT, IAS, REPSOL, AGGEP eta tokiko, autonomiako eta nazioko 250 erakunde eta enpresa baino gehiago.

Etxean geratu eta asko zaindu, denok nahi zaituztegu Geolodía 2020an.