home_cabecera

Menu Toggle site navigation

Breadcrumb

Research Conferences at the Faculty

Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldiak

2016ko apirilaren 6 eta 7an

Lankide agurgarriak:

Dakizuen moduan, apirilaren 6an eta 7an Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldiak izango dira.

Jardunaldiak apirilaren 6an, asteazkena, hasiko dira 8:40ean, hurrengo izenburua duen txostenarekin: "Una gran Infraestructura de Investigación Europea (The European Marine Biological Resource Centre) en la Estación Marina de Plentzia", Ibon Cancio irakaslearen eskutik.

Jarraian, 9:00etatik 11:30era, esleitutako aretoetan Ahozko Komunikazioak egingo dira aldi berean hainbat arlotarako: I) Biologia; II) Kimika (Kimika Analitikoa eta Kimika Fisikoa), III) Matematika, IV) Ingeniaritza Kimikoa eta V) Geologia. Ahozko Komunikazioak amaitu ondoren, 11:30etik 12:00etara, kafea zerbitzatuko dute eta posterrak ikusteko bisita gidatu bat egingo da Fakultateko Grande Sallean.

Egun horretan bertan, 12:00etan, Paraninfoan V. Jardunaldien Irekiera egingo da, Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzi Politikarako Zuzendariarekin, Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko Errektoreordearekin eta Esther Dominguez Fakultateko Dekanoarekin. Ondoren, María José Sanz Zuzendariak, bc3 Basque Centre for Climate Change-ko Zuzendari Zientifikoak, Hasiera Hitzaldia eskainiko du "Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París" izenburupean.

Apirilaren 7an, osteguna, emakume ikertzaileei eskainitako saioa izango dugu, Berdintasun Batzordeak sustatua. Txostengile izango dira Nastassja Cipriani Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko doktorego ikaslea, Leire Ibaibarriaga Aztiko (Tecnalia) ikertzailea eta Itziar Alkorta, Biofisikako Institutuko Zuzendaria.

Saioaren bukaeran "Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldietako Poster Onenari Saria" emango da. Horren ondoren, kafea zerbitzatuko dute Grande Sallean, eta posterrak ikusteko bisita gidatua egingo da. Jarraian, 12:00etatik 14:00etara, esleitutako aretoetan Ahozko Komunikazioen bigarren saioa egingo da, hurrengo arloei dagokiena: I) Biologia Molekularra eta Biokimika; eta Bioteknologia, II) Kimika (Kimika Ez-organikoa eta Kimika Organikoa) eta III) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa.

Jardunaldi hauek gure ikasleentzat oso interesgarriak direnez gero, haien parte-hartzea bultzatzea eskatzen dizuegu, modu horretan ikasgelako presentzialitatea jarduera antolatuetara eramateko.
Zuen laguntza izango dugulakoan, jaso ezazue nire esker on eta agurrik beroena.

Esther Domínguez
Dekanoa

 

Zientzia eta Teknologia Fakultateko V. Ikerkuntza Jardunaldien irekiera bideoa