Research Conferences at the Faculty

Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerkuntza Jardunaldiak

2018ko martxoaren 14 eta 15ean

Image

Lankideok:

Dakizuen moduan, martxoaren 14an eta 15ean Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerketa Jardunaldiak izango dira.

Jardunaldiok martxoaren 14an hasiko dira (asteazkena) goizeko 9:00etan, fakultateko Adela Moyua Aretoan, 0.22 gelan eta Hitzaldia Aretoan Biozientzien eta Ingeniaritza Kimikoa arloko ikertzaile gazteen ahozko aurkezpenekin.  Hitzaldi horiek amaituta, 11:30ean kafea egongo da Grande Sallen eta posterrak bisitatu ahal izango dira.

Egun horretan bertan, eguerdiko 12:00etan, VI. Jardunaldiei hasiera emateko ekitaldi ofiziala izango da Paraninfoan. Bertan izango dira Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria; Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea; eta Esther Domínguez, Fakultateko dekano.

Horren ostean, Margarita Salas doktoreak hasiera emango die jardunaldiei hitzaldi honekin: “De la Biología Molecular a la Biotecnología”.

Egun horretako arratsaldean (15:00etatik 17:30etara) ahozko aurkezpen gehiago egongo dira  1) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa arlokoak, Gradu Aretoan, II) Matematika arlokoak, Adela Moyua Aretoan eta III) Geologia arlokoak, 1.1. gelan.  

Martxoaren 15ean, goizean (11:45-14:00) ahozko aurkezpen gehiago egongo dira Kimika arlokoak, Adela Moyua Aretoan eta Hitzaldi Aretoan.

Goiz osoan zehar bisita gidatuak egingo dira posterretara eta 11:30ean kafea egongo da Grande Sallen.

Ahozko aurkezpenen ostean «Zientzia eta Teknologia Fakultateko VI. Ikerketa Jardunaldietako Poster Onenaren Saria» emateko ekitaldia izango da. Jarraian, fakultateko dekanoak amaiera emango die jardunaldiei.

Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, eta kontuan hartuta ikasleek interes handia erakutsi dutela fakultatean egiten den ikerketaren errealitatea ezagutzeko, arren eskatzen dizuet anima ditzazuen jardunaldietan parte hartzera; horretarako, eskatuko nizueke egun horietako eskola orduetan jardunaldietan programatutako ekimenetara joateko.

Proposamen honetan zuen laguntza izango dugulakoan, eskerrik asko aldez aurretik eta ondo izan.

 

Esther Domínguez

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekano Andrea