Breadcrumb

Asset Publisher

Xabier Orue-Etxebarriari Omenaldia

First publication date: 21/05/2019

Image

Plazer handiz jakin arazi nahi dizuet Maiatzak 22an Euskal kostaldeko UNESCO Geoparkeak gure lankide Xabier Orue-Etxebarriari Ohorezko Geoparkezale saria emango diola. Lehen aldiz ematen den aitorpen honek geoparkeko ondare natural eta kulturalaren hezagutzan ekarpen garrantzitsuak egin dituzten pertsonen lana eskertu eta plazaratu nahi du. Berrogei urteetan zehar egindako ikerketa lanak dudarik gabe Zumaiako flyscharen hezagutza eta balio internazionala bultzatu du. Azpimarratzekoa da adibidez Itzurun hondartzan estratotipoak izendatzeko egin zuen apustua. Horregatik eta beti lagundu eta partekatzeko prest egon delako, Geoparkeak lehen "Ohorezko Geoparkezale” saria aitortuko dio.

Ekitaldia irekia izango da Zumaiako Aita Mari zineman Maiatzak 22an arratsaldeko 19:00etan. Jarraian GEOTALKS ospatuko da  “El día que murió el Mesozoico” dokumentala ikusi ahal izango da eta Estibaliz Apellaniz eta Jose Antonio Arz ikertzaileekin solasaldi bat egingo da. Guztiak ongi etorriak izango zarete.