Ekitaldiak eta jarduerak iragartzeko protokoloa
Multimedia zerbitzuak zabalkundea ematen die Zientzia eta Teknologia Fakultateko kideentzat interesgarriak diren ekitaldi eta jarduerei. Harremanetarako: mmedia.fct@ehu.eus - Sare sozialak: ztf_fct
EKITALDI ETA JARDUEREN IRAGARKIAK
PROZEDURA
Antolatzaileak formatu elektronikoan bidaliko ditu kartelak eta eman nahi duen informazio guztia Multimedia zerbitzura, hala posta elektronikoz (mmedia.fct@ehu.eus) nola sare sozialen bidez (ztf_fct).
Gomendatzen dugu bidaltzea materiala ekitaldia baino 7‑10 egun lehenago gutxienez.
Beharrezkoa den informazioa:
- Kartela formatu elektronikoan (pdf edo ppt)
- Ekitaldiaren izena
- Eguna, ordua eta lekua
- Laburpena
- Hizlariari buruzko informazioa
- Esteka interesgarriak (izena ematea, webgunea, programa eta abar)
- Antolaketa
- Harremanetarako datuak
- Lotutako sare sozialak (aukerakoa)
- Ez bada zabaldu nahi sare sozialen bidez, beren‑beregi adierazi behar da
KARTELEN EZAUGARRIAK
Kartelek baldintza hauek bete behar dituzte:
- 16:9 formatuan egotea, horizontalean (beste formatu batzuetan bidaltzeko aukera ere badago: bertikalean, 1:1...)
- Elebidunak izatea. EHUn badago itzulpen zerbitzu bat, testu ofizialak euskarara itzultzen dituena: itzulpenak@ehu.eus
- EHUren irudi korporatiboari jarraituz egingo dira (https://www.ehu.eus/eu/web/marka/gida-berria) eta logotipo ofizialak azaldu behar dira (https://www.ehu.eus/eu/web/marka/logotipoak)
Diseinuan laguntzarik behar baduzu, jar zaitez harremanetan Multimedia zerbitzuarekin.
mmedia.fct@ehu.eus
Tel. 8409, 2687, 8442, 3423
EKITALDIAREN ZABALKUNDEA
Informazioa jasota, Multimedia zerbitzuak zabalkundea egingo du kanal hauen bitartez:
- Webguneko agenda
Ekitaldia fakultatearen webguneko agendan argitaratuko da (ekitaldiaren datarako falta den denbora dena delakoa izanda), kartela eta emandako informazioa barne.
- Sarreretako telebistak
Ekitaldiaren eguna baino astebete lehenago iragarkia jarriko da hiru sarreretako telebistetan eta lehen solairuko hall nagusikoan.
- Iragarki panelak
Ekitaldiaren eguna baino astebete lehenago A3 neurriko lau kartel jarriko dira fakultateko sarreretako iragarki paneletan.
- Sare sozialak
Kontrakorik adierazi ezean, ekitaldia edo jarduera fakultatearen sare sozial ofizialen bitartez zabalduko da (ztf_fct): Instagram, Facebook, Linkedin, Telegram eta WhatsApp‑eko kanala).
- Iragarkiak hainbat egunetan argitaratuko dira.
- Edukia formatura egokitu ahal izango da.
- Formatu gomendatuak: 9:16 edo 1:1
- Antolatzaileak formatu hori ez badu, Multimedia zerbitzuak egokituko du.
- Jarri harremanetan gurekin sare sozialen bitartez.
- Ekitaldi edo jardueraren zein antolatzaileen sare sozialak eman ahal izango dira, "colaborador" moduan ager daitezen.
- Partekatu zure jarduerak, ekitaldiak edo proiektuak sare sozialetan (Instagram, Facebook, Linkedin) gure perfila erabilita: ztf_fct. Modu horretara, gure fakultatean egiten den guztia erakusten lagunduko diguzu.
- Astoak edo panel urdinak
Antolatzaileek fakultateko sarreretan jarri ahal izango dituzte ekitaldien iragarkiak. Horretarako, panel urdin bereziak erabili beharko dituzte, formulario honen bidez eskatuko direnak.
Panel urdinak: A0 neurria da handiena
Gainera, ekitaldiak areto nobleetan egingo direnean (Paraninfoa, Adela Moyua gela edo Gradu Aretoa) antolatzaileak astoetan jarri ahal izango du iragarkia ekitaldiaren egunean, aretoaren atean. Eskaera atezaintzan egin behar da.
Astoak: 60x80 cm, bertikalean
DOKTOREGO TESIEN IRAGARKIAK
Doktorego tesien iragarkiak sarreretako telebistetan jarriko dira, defentsaren eguna baino astebete lehenago.
Formulario hau bete behar da:
PARANINFOKO EKITALDIAK
Paraninfoan egiten diren ekitaldiak grabatu ahal izango dira eta streaming‑ez eman, horretarako eskaera eginez gero aldez aurretik Multimedia zerbitzuari.
Paraninfotik kanpoko grabazioetarako, galdetu aukerarik dagoen.
BESTELAKO JARDUERA INTERESGARRIAK
Fakultatean egiten diren ekitaldi eta jarduerez gain, eskatzen da helarazteko Multimedia zerbitzuari interesgarria izan daitekeen informazio guztia:
- Dibulgazio jarduerak
- Ikerketa proiektuak
- Elkarrizketak
- Sariak eta aitortzak
- Ekimen garrantzitsuak
Modu horretara, ezagutzera eman ahal izango dira fakultatearen kanal ofizialen bitartez.