UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeak koloratzaile berriak aztertu ditu, batez ere BODIPY motako egitura molekularrean oinarrituak, eta silize-oinarri fotoaktiboak dituzten nanopartikulak garatu ditu biomedikuntzaren alorrean aplikatzeko, batez ere bioirudirako eta minbiziaren terapia fotodinamikorako. In vitro egindako esperimentuek frogatu dute sistema horiek gai direla zelula kantzerigenoen % 80 inguru hiltzeko argiaren irradiazio kontrolatuaren pean, eta emaitza onak ematen dituztela in vivo erabiltzeko.
Minbiziaren terapia fotodinamikorako koloratzaile berriak
Zelula kantzerigenoak suntsitzeko sistema fotoaktibo berriak diseinatu ditu UPV/EHUren ikerketa batek
- Ikerketa
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/08
Terapia fotodinamikoa hiru elementuren ekintza bateratuan oinarritutako modalitate terapeutikoa da: argi bidez aktibatzen den agente bat, fotosentsibilizatzaile deritzona; uhin-luzera egokiko argia; eta oxigeno molekularra. Hiru elementu horietako bakoitzak ez du toxikotasunik eragiten banaka, baina batera jardunez gero, zelulen heriotza eragiten duten oxigeno-espezie erreaktiboak sortzen dira.
Lan honetan, “BODIPY familiako zenbait konposatuk (4,4-difluoro-4 bora-3a,4a-diaza-s-indazeno) fotosentsibilizatzaile berri gisa duten potentziala aztertu da —terapia fotodinamikoan erabiltzen den sendagaia—. Minbizi-zelulek xurgatu eta argitan jartzen dutenean, sendagaia aktibatu egiten da eta minbizi-zelulak suntsitzen ditu”, adierazi du Ruth Prieto Monterok, UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaileak.
“BODIPYak oso molekula fluoreszenteak dira. Gainera, aldakortasun kimiko handia dute, eta horrek esan nahi du egitura oso erraz alda daitekeela, eta, hala, koloratzaileak garatu ahal izango direla nahierara eta hainbat aplikazio dituztenak”, azaldu du UPV/EHUko ikertzaileak. Hori dela eta, “azken urteotan interes handia piztu dute zunda fluoreszente edota fotosentsibilizatzaile gisa, eta hainbat gaixotasunen diagnostiko eta tratamendu fotodinamikorako hautagai ezin hobeak izan daitezke, hala nola minbizia. Baina, oro har, eragozpen handi bat dute: ez dira uretan disolbatzen eta ez dute hautakortasun handirik erakusten diana biologiko jakin baterantz”, erantsi du Prietok. Horregatik, lehenik eta behin, “lan hau BODIPY molekularen aldaketan oinarritu da, alde batetik, uretan duen disolbagarritasuna hobetzeko eta, bestetik, zelularen organulu espezifikoekiko hautakortasuna hobetzeko. Horretarako, koloratzailearen egitura molekularrari talde hidrofilikoak eta biomolekula espezifikoak gehitu zitzaizkion, hurrenez hurren, betiere bere ahalmen fluoreszente handia mantenduz bioirudian erabiltzeko”, adierazi du UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaileak. Bestalde, BODIPY horiek aldatu egin ziren, fototoxikotasun handiko fotosentsibilizatzaile hobetuak garatzeko, terapia fotodinamikoan erabil zitezkeenak.
Gainera, “50 nm-ko diametroa zuten hiru silize-nanopartikula esferiko sintetizatu ziren, eta, 100 nm-ko nanobuztin sintetikoarekin (laponita) batera, koloratzailea garraiatzeko erabili ziren —silizea konposatu biobateragarria da organismoarekin, eta, gainera, ez du argia xurgatzen, gardena da—. Nanosistema horiek, gainera, polietilenglikola eta azido folikoarekin funtzionalizatu ziren, uretako egonkortasuna eta hautakortasuna hobetzeko tumore-zeluletarantz. Hala, batez ere zelula kantzerigenoetan pilatzen dira, ez zelula osasuntsuetan, eta lortzen duguna da argiarekin irradiatzen denean zelula kantzerigenoen heriotza selektiboa eragitea”, adierazi du Prietok.
“HeLa zelulekin egindako in vitro saiakuntzetan lortutako emaitzak —minbiziaren ikerketa zientifikorako erabiltzen diren zelula mota bat— etorkizun handikoak dira; izan ere, ikusi dugu sistema horiei esker zelula kantzerigenoen % 80 10 edo 15 minutuko irradiazio ikusgaiaren ondoren hiltzen direla”, esan du Ruth Prietok. Orain, “gure asmoa zelula osasuntsuak eta kantzerigenoak dituzten zelula-lerro eta -ehun desberdinetan testatzea litzateke, zelula batzuk edo besteak selektiboki hiltzeko gai garen egiaztatzeko”, ondorioztatu du ikertzaileak.
Informazio osagarria
Ikerketa hau Ruth Prieto Montero (Bilbo, 1992) doktore-tesiaren barnean egin da. Doktore-tesiaren izenburua Novel systems for Bioimaging and Photodynamic Therapy: BODIPY dyes and silica-based nancarretiers da eta Virginia Martínez Martinez doktoreak eta UPV/EHUko Espektroskopia Molekularreko Taldeko ikertzaile iraunkorrak zuzendu du. Tesia UPV/EHUko Kimika Fisikoko saileko Espektroskopia Molekularreko Taldean egin da batez ere, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen, Kimika Organiko Orokorraren Institutuaren eta Unibertsitate Autonomoaren, Oviedoko Unibertsitatearen, Asturiasko Ospitale Zentralaren eta Lisboako Institutu Teknikoaren laguntza izan du.
Partekatzea
-
Italiar hizkuntza eta kultura ikastaroa
2024/06/24 Vitoria-Gasteiz
-
Inaugurazioa: «Itsasgunea», Euskal Herriko Unibertsitateko itsas iraunkortasunerako ikerketa-zentroa
2024/06/21, 11:30 Portugalete
-
Doktorego Eguna 2024
2024/06/20, 18:00 Bilbao
-
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian
2024/06/20, 17:30 Leioa-Erandio
-
POLYMAT institutuaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia
2024/06/19, 11:00 Donostia / San Sebastián
-
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduazio ekitaldia egingo du
2024/06/14 Bilbao
-
Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 20. urteurrena
2024/06/13, 18:30 Bilbao
-
‘Etxe gorritik’ jardunaldiak
2024/06/13 - 2024/06/14 Vitoria-Gasteiz
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia proiektuak FSB2024 eserleku bakarreko ibilgailu elektriko berria aurkeztuko du
2024/06/12, 17:30 Bilbao
-
Duela 150.000 urte baino gehiagoko giza hondakinen aurkikuntza arkeologikoaren aurkezpena Arkeologia Museoan
2024/06/12, 11:30 Bilbao
-
ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren topaketa
2024/06/12 - 2024/06/14 Bilbao
-
Unidibertsitate eguna
2024/06/10, 11:00 Leioa-Erandio
-
'Socioecos. Cambio climático, sostenibilidad y prácticas socioecológicas' Nazioarteko Konferentzia
2024/06/06 - 2024/06/07 Bilbao
-
Mahai-ingurua: Klima-aldaketaren aurkako borroka. Betetzen ari al gara Parisko Akordioaren bide-orria?
2024/06/05, 18:00 Bilbao
-
Jardunaldia: 'Generoa eta zientziaren komunikazioa'
2024/06/04 Bilbao
-
Erakusketa: Marrazketa naturalari buruzko tailerra
2024/06/04 - 2024/06/27 Donostia / San Sebastián
-
Erakusketa: ‘Artearen Memoria Hezkuntzan’
2024/06/03 - 2024/06/21
-
Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatza Getxon izango da
2024/06/01
-
‘Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazioak’ nazioarteko kongresurako kartel erakusketa
2024/06/01 - 2024/06/16 Leioa-Erandio
-
Konferentzia: `Transmisión de conocimiento intergeneracional en las pymes`
2024/05/31, 09:00 Bilbao
-
EHUorkestra: eskerrak emateko kontzertua
2024/05/31, 19:00 - 21:00 Bilbao
-
Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia
2024/05/31, 18:00 Vitoria-Gasteiz
-
Zetazeoen lehorreratzeari buruzko ikastaroa
2024/05/31, 10:00 Plentzia
-
Itsas Energiaren X. Konferentzia
2024/05/29, 09:00 Bilbao
-
Itzulpen eta Interpretazio Ikasketen Iberiar Elkartearen XI. Kongresua
2024/05/29 - 2024/05/31 Vitoria-Gasteiz
-
‘Baso eskola eta hezkuntza ekosoziala’ jardunaldia
2024/05/28, 11:00 Donostia / San Sebastián
-
Zuzenbidea eta Giza Genoma Nazioarteko XXX. Kongresua
2024/05/28 - 2024/05/29 Bilbao
-
Vandana Shiva aktibista indiarraren hitzaldia
2024/05/27, 18:00 Donostia / San Sebastián
-
Ricardo Echepare aretoaren eta konferentzien eta hezkuntzako profesionalei zuzenduriko Uda Ikastaroen aurkezpena
2024/05/27, 11:30 Donostia / San Sebastián
-
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)
2024/05/25, 11:00 Donostia / San Sebastián
-
CIISE’24: Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari buruzko Nazioarteko VI. Kongresua
2024/05/24 - 2024/05/25, 09:00 Bilbao
-
FOTCIENCIA20 erakusketaren inaugurazioa
2024/05/24, 19:00 Donostia / San Sebastián
-
Doktore berriak izendatzeko ekitaldia
2024/05/24, 17:00 Leioa-Erandio
-
Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako graduazio ekitaldia
2024/05/24, 11:00 Donostia / San Sebastián
-
Hitzaldia: ‘¿Por qué se ha conseguido una vacuna frente al COVID en menos de un año y no tenemos una vacuna frente al SIDA en 40 años?’
2024/05/23, 18:00 Bilbao
-
GIZA ZIENTZIAK ELKARRI 2024 elkarretaratze-jardunaldia
2024/05/23 - 2024/05/24 Vitoria-Gasteiz
-
‘Un enemigo del pueblo’ idazlanaren irakurketa teatralizatua
2024/05/22, 19:00 Vitoria-Gasteiz
-
Hitzaldia: “Dinosauro haragijaleak ehizatzen iberiar penintsulan”
2024/05/22, 19:00 Bilbao
-
Hitzaldia: “Ikuspegiaren erronkak: masa-krimenak egileen ikuspegitik”
2024/05/22, 10:00 Leioa-Erandio
-
UPV/EHUk aurkeztu du bere tomografo konputarizatua, bakarra Estatuan bere bereizmen handiagatik
2024/05/20, 10:00 Leioa-Erandio
-
Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)
2024/05/17, 18:00 Donostia / San Sebastián
-
UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedraren inagurazioa
2024/05/17, 12:30 Bilbao
-
Jarduera Fisiko eta Kiroletako ikasleen graduazioa
2024/05/16, 17:30 Vitoria-Gasteiz
-
Erakusketa: Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’
2024/05/16 - 2024/07/07
-
Mahai-ingurua: ‘2024 urte olinpikoa. Transgeneroa eztabaidagai Parisko Joko Olinpikoen aurrean’
2024/05/15, 18:00 - 20:00 Bilbao
-
Jardunaldia: ‘Fiscalidad de las sociedades patrimoniales, oportunidades con una correcta planificación’
2024/05/15 Bilbao
-
Erakusketa: 'Nola ikasten duzu?'
2024/05/14 - 2024/05/30 Donostia / San Sebastián
-
Historiaren estatutu zientifikoa
2024/05/13, 10:00 Vitoria-Gasteiz
-
Ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira azterketa garaian
2024/05/11 - 2024/06/30 Donostia / San Sebastián
-
Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu azterketen garaian
2024/05/11 - 2024/06/30 Vitoria-Gasteiz