Campus de Bizkaia

Noticias

Comparecencia del rector de la UPV/EHU Iñaki Goirizelaia en la Comisión de Educación del Parlamento Vasco

Fecha de primera publicación: 04/11/2013

Lehenik eta behin, Hezkuntza Batzordeko presidente andreari eskerrak eman nahi dizkiot gaur Eusko Legebiltzarrean, zuen guztien aurrean, datozen urteetarako Euskal Herriko Unibertsitateak garatu nahi dituen kudeaketaren ardatz nagusiei buruz hitz egiteko eman didan aukeragatik.

Agerraldi hau joan den maiatzean egitekoa zen, baina nire osasun arazoak medio ez zen posible izan. Benetan sentitzen dut. Orduko testuingurua eta gaurkoa zeharo ezberdinak dira. Hala ere, ardatz nagusi horiei buruz hitz egingo dut, baina baita gaur egungo egoeraz ere.

Ezer baino lehen, "Euskal Herriko Unibertsitatea zenbakitan 2013" izeneko dokumentu bat banatu dizuegu. Txostenean 2012/2013 ikasturteari dagokion informazioa labur biltzen da.

Duela ia urtebete, errektoretzarako hauteskundeetara aurkeztu ginen lan programa batekin. Euskal Herriko Unibertsitatea eraikitzen jarraitzeko hauexek ziren eta dira agintaldi honetarako gure proposamenaren ardatz nagusiak:

  • Ikasleekin batera eta ikasleei begira eraikitako unibertsitate bat.
  • Bikaintasunezko irakaskuntza eta ikerkuntzarako funtsezkoa den Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen garapena eta gogobetetzea bilatzen duen unibertsitate bat.
  • Irakasleen eta ikertzaileen ibilbide profesionalaren garapena babestu eta sustatzen duen unibertsitate bat.
  • Ezagutzan oinarrituriko goi-mailako prestakuntza daukan giza kapitala sortzen duen unibertsitate bat.
  • Nazioartean ezagutza duen unibertsitate ikertzaile bat.
  • Bere gobernantza-eredua eta giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa egokia eta gardena egiten duen unibertsitate bat.
  • Sozialki erantzulea, gure herrian sustraitua eta mundura irekia den unibertsitatea.
  • Hizkuntza-normalizazioaren eredu den unibertsitate bat.
  • Erakunde atsegin eta erakargarri bat unibertsitate-kidegoarentzat.
  • Gizarteari, ekinez eta berrikuntza bultzatuz, bere sormen osoa transferitzen dion unibertsitate bat.

Hau da, Euskal Herrian txertatuta nazioarte mailan lan egin behar duen unibertsitate bat; gure gizarteak dituen erronken aurrean jendea modu bikainean prestatzen duen unibertsitatea.

Hauteskundeen garai horretan Unibertsitate Plana indarrean zegoen, eta gaur egun be bai. Beraz, gure programa eta etorkizuneko ekintzak diseinatzeko orduan ezinbesteko tresna horietako bat Unibertsitate Plana izan zen. Baina, nahiz eta indarrean egon, zoritxarrez plan hori ez da bete, eta ez betetze horrek eragina izan du eta izango du hurrengo urteetan gure eguneroko jardueretan. Bertan jasotako helburuak ezin izango ditugula bete esan nahi dizuet, pena handiz esan ere. Baina, ez ahaztu, murrizketak ez dira etorri bakarrik Unibertsitate Planaren ez betetzearen eskutik, Espainiako Gobernuak indarrean jarritako hainbat legek eta dekretuk ere eragina izan dute.

Gure programan irakasleen eta ikertzaileen ibilbide profesional duin baten aldeko proposamena egin genuen; baina, egun ez dugu aukerarik irakasleen eta ikerlarien plantilla kudeatzeko. Ahaleginak egin ditugu eta Estatuko Abokatuaren kontrako erantzunarekin egin dugu talka. Nola egin dezakegu aurrera irakasle eta ikerlarien ibilbide profesionala bermatu ezin badugu? Nola jarraitu dezakegu unibertsitate ikerlaria izaten ezin badugu irakasle eta ikerlarien promozioa bideratu? Nola egin aurrera gero eta baliabide gutxiagorekin? Egoera bera gertatzen da administrazio eta zerbitzuetako langileekin. Datozen urteetan lege hauek ekarriko duten ondorioa oso kaltegarria izango da. Ikerketa talde onak eta kalitatezko irakaskuntz zerbitzu onak sortzeko denbora eta ahalegin asko, instituzioen ekarpen asko tartean, behar izan ditugu. Baina, oso denbora gutxi behar da horiekin amaitzeko. Legearen indarrez bide arriskutsu horretan sartu gaituzte eta ondorioz, euskal instituzioek bultzaturiko ekarpenak arriskuan daude.

Unibertsitate ikerlaria izaten jarraitu nahi dugu eta gure ekoizpen zientifikoa modu esanguratsu baten handitu nahi dugu arlo guztietan. Orain dela urte bi Shanghaiko rankingean sartu ginen, lehen aldiz gure herriko unibertsitate bat nazioarteko erakusleiho horretan azalduz eta oraindik hor dirau. Ikerketa arloan irabazitako postua mantentzeko korrika egin behar da, besteak ere arin-arin baitabiltzate. Baina, lasterketa horretan behar den erritmoa mantentzeko, aurrera egiteko, kontratu programetan aurreikusten diren kantitateak mantendu edo eta handitu behar dira. Baina, tamalez, gure ikerketa taldeei laguntzeko egiten ditugun deialdiak murriztu beharra izan ditugu, eta batzuk kendu. Horretaz gain, Espainiako Gobernutik datorren ikerketa politikak ere eragin zuzena izan du gure jardueran. Ikerketan ere bide arriskutsu horretan sartu gaituzte eta aurten aurreko urteetako lan onari esker zailtasunez baina eutsi ahal izan diogu, neurri batean.

Ezagutza arlo bakoitzak dituen berezitasunak ondo ezagutzen ditugu eta horretan oinarrituta Ikerketa Jarduera Areagotzeko Programa bat proposatzen dugu. Horrela ikerlarien masa kritikoa handitu nahi dugu, batez ere jarduera txikiagoa duten eremuetan. Bikaintasuna lortzeko ikerlarien masa kritikoa handitu beharra dago eta hori gure helburu horietako bat da.

Belaunaldien arteko ordezteak ere asko kezkatzen gaitu. Horregatik gure irakasle eta ikerlari gazteen aldeko apustua egiteko garaia da, gure ikerlariak duintasunez jagoteko garaia. Eta horretan, aurreko urteetako ibilbidea mantentzen saiatu gara, baina aurten honetan ere atzera egin behar izan dugu, gainean ditugun Europaren erronka berrien aurrean batere ona ez dena.

UPV/EHUk argi du Europarekin zuzenean lerratu behar dela, eta, bereziki orain, Europa 2014-2020 estrategia berria bideratzear dagoenean. Izan ere, Europako komisioak unibertsitate eta ezagutza zentroei paper garrantzitsu bat aitortzen die, bai giza kapitalen, zein kapital zientifiko-teknologikoen garapenean, produktu eta zerbitzu berritzaileetan bilakatu daitezen. Bide horri ondo heltzeko, euskal zientzia eta teknologiarako gune berria lortu behar dugu, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin koordinaturik, neurriak hartu behar ditugula uste dut. Gune bat non Euskal Herriko Unibertsitateari eginkizun nagusietako bat jokatzea tokatzen zaion, UPV/EHU eta berak zuzentzen duen Euskampus nazioarteko bikaintasun campusa Euskadiko RIS3 estrategiarako aktibo bat baitira. Prest gaude denon artean egin behar dugun hausnarketa prozesu honetan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko.

Bestalde, unibertsitate atsegin eta erakargarri bat lortu nahi dugula jasotzen dugu gure programan. Horretarako ikastegiek eta sailek kudeatzen duten partida eta, eraikinen eta azpiegituren zaharberritze lanetarako partida oso beharrezkoak dira. 2013. urtean zaharberritze partidak %65ko beherakada sufritu du eta ikastegiek eta sailek %40koa. Honek eragin zuzena eduki du zentroetako eguneroko jardueran eta irakaskuntzaren kalitatean. Partida hauetan murrizketa gehiago egin ezkero, ezin izango dugu kalitate minimoa bermatu. Hor muga jo dugu.

Atal honetan gogoratu gura dut Urte Anitzeko Plana gelditu behar izan dugula, martxan zeuden hiru obrak izan ezik. Leioako aparkalekua bukatu dugu, baina arazo larriak ditugu Gipuzkoako eta Arabako eraikin berrien lanak amaitu ahal izateko. Gainera, azpimarratzekoa da Medikuntza Fakultate berria ezin izango dugula egin agintaldi honetan. Nire ustez, proiektu hau guztiz estrategikoa da baina Iñaki Goirizelaia errektoreak ez du ikusiko, agian Iñaki Gorizelaia irakasleak bai. Hori espero dut.

En el ámbito de la oferta de grado debemos continuar con la mejora y la consolidación de nuestras titulaciones para garantizar una oferta de grado amplia, dinámica, sostenible, al servicio de las necesidades de la sociedad vasca y compatible con nuestro potencial académico. Debemos consolidar el modelo educativo que hemos diseñado e impulsar la inclusión de actividades de formación transversal, como la perspectiva de género, el desarrollo sostenible o aquellas que favorezcan la inserción profesional, la multidisciplinariedad, el trabajo en equipo y la actitud emprendedora en el alumnado.

Una de nuestras apuestas estratégicas consiste en completar la mejor oferta posible de posgrado, coordinando eficientemente investigación, posgrado y transferencia. Queremos formar capital humano basado en el conocimiento para que lidere nuestro país en los próximos años. Para ello, debemos actuar hoy mirando al futuro próximo, de la mano de otros actores empresariales y sociales, para poner a disposición de la sociedad vasca, la mejor oferta posible, atractiva también internacionalmente. Lograr este objetivo implica incrementar las colaboraciones con otras universidades, la movilidad del alumnado, una mejor formación del personal de la universidad, trabajar con profesionales de prestigio… Todo ello exige mantener e incluso incrementar la apuesta recogida en el Plan Universitario, lo cual de momento no ha ocurrido.

Hemos elaborado un mapa de posicionamiento de nuestros másteres y programas de doctorado que nos va a servir de referencia para seguir mejorando la estrategia de futuro. Este mapa lo presentaremos este mismo mes al Consejo de Gobierno de la universidad. Nuestro compromiso es consolidar los másteres de carácter investigador e impulsar los de carácter profesional, fomentando másteres conjuntos interuniversitarios internacionales. En materia de tesis doctorales, un 25% de las que producimos ya tienen carácter internacional. Así y todo, también queremos sobrepasar los resultados cuantitativos y defender 400 tesis doctorales al año. Para ello debemos potenciar los programas y estructuras que posibiliten ese salto cualitativo, teniendo muy presente nuestro entorno y las posibilidades que ofrece el Campus de Excelencia Internacional.

Este proceso de reflexión culminará con el Plan Estratégico de Postgrado de la UPV/EHU, el cual prevemos que estará preparado para junio de 2014.

Quiero recordar que somos la universidad del euskara y la cultura vasca. Aunque el avance de las últimas décadas ha sido notable, aún quedan pasos que dar, en concreto, en la definitiva normalización del uso del euskera en ciertos ámbitos sociales de la vida universitaria. Para ello estamos elaborando un nuevo Plan Director del Euskara, revisando la oferta de grado y prestando especial atención a la oferta de posgrado.

No quiero dejar de mencionar en este apartado la realización de acciones concretas de apoyo a la investigación en el ámbito de la cultura vasca y el euskara, que se han visto reforzadas gracias a la puesta en marcha de la cátedra Mikel Laboa y a los acuerdos que tenemos con los principales organismos culturales y científicos del País Vasco.

Como saben, somos una universidad enraizada en la sociedad vasca pero miramos al mundo. Además de apuestas transversales en todos los ámbitos, me gustaría destacar la propuesta que llevamos adelante para construir una eurouniversidad en colaboración con las universidades de Aquitania, dentro de nuestro proyecto de campus transfronterizo.

La Universidad del País Vasco también está socialmente comprometida y es responsable ante nuestra sociedad. Así, en el campo de la responsabilidad social, hemos iniciado un camino al que debemos dar continuidad. Entre otros, debemos elaborar y poner en marcha el nuevo Plan de Igualdad de Mujeres y Hombres. Así mismo, en el ámbito de la sostenibilidad crearemos la Unidad de Sostenibilidad con el objetivo de promover, coordinar y comunicar iniciativas en este ámbito.

El Plan de Desarrollo de los Campus ha posibilitado la modernización de nuestras infraestructuras docentes, investigadoras y de servicios a la comunidad universitaria. Este plan, todavía no culminado, define un modelo de infraestructuras diseñado para tener campus atractivos, campus donde se pueda vivir en condiciones similares a las mejores universidades. Por desgracia, teniendo en cuenta las reducciones previstas en el Plan Universitario, veo complicado completar el Plan de Desarrollo de los Campus en los tiempos establecidos y, sinceramente, quizás nos arrepintamos en un futuro no muy lejano por no haber podido hacerlo.

Al mismo tiempo, nos proponemos reorganizar la estructura de centros con el objetivo de seguir cumpliendo y mejorando durante los próximos años nuestra actividad académica. Hoy en día contamos con una estructura de 32 centros. Cada uno con su propia "forma de estar" en la universidad, cada uno con un punto de partida y un recorrido significativamente diferentes. Sin embargo, uno de los grandes logros de los últimos años es que hoy todos y todas compartimos que nuestra universidad es "una universidad pública, investigadora, enraizada en la sociedad vasca, abierta al mundo, con un liderazgo intelectual y un compromiso ético y social".

Para desarrollar mejor nuestra misión, es necesario que todos los centros dispongan de una masa crítica mínima de profesorado permanente doctor, personal investigador, personal de administración y servicios, y de los medios e infraestructuras necesarios para llevar adelante la actividad docente e investigadora, así como la oferta de servicios a la comunidad universitaria. En ese sentido, plantearemos la reorganización de la estructura con el fin de lograr unos centros cuyo potencial docente e investigador se vea incrementado, dando así un mejor servicio.

Todas estas apuestas las queremos hacer en una universidad amable y cercana, una universidad que tiene entre sus objetivos el desarrollo de las personas en todas sus dimensiones: laboral, científica y humana, defendiendo, además, los puestos de trabajo.

Por otra parte, quiero destacar nuestra firme voluntad de seguir consolidando una gestión más ágil y transparente, con un control eficaz y eficiente del gasto.

En este sentido, además de ajustar los gastos corrientes, cabe resaltar la reducción de un 18% que ha experimentado la estructura de cargos académicos, tanto en el equipo rectoral como en los equipos de dirección de los vicerrectorados. Por supuesto, estas medidas suponen un esfuerzo importante por parte de todas esas personas que asumen responsabilidades de gestión en la complicada vida universitaria, pero no seríamos consecuentes si habláramos a los demás de sacrificios o pidiéramos más recursos, y no mostráramos nuestro compromiso personal y profesional en el mismo sentido.

En consecuencia, toda la comunidad universitaria, cada persona desde su responsabilidad, debe avanzar hacia mayores cotas de autoexigencia en todos los niveles. Esta forma de estar en la universidad no necesita presupuesto: necesita, sobre todo, compromiso, esfuerzo y dedicación.

Agerraldi honetaz baliatu nahi dut baita ere zuekin beste helburu bat konpartitzeko. Argi dago agintaldi honetan estualdi edo urritasun ekonomikoaz hitz egiten pasatuko dugula denbora nahiko. Baina, nik ez dut nire denbora horretan erabili nahi bakarrik. Egungo unibertsitatea hobetzen eta etorkizuneko unibertsitatea eraikitzen jarraitu nahi dut. Orain arte proposamen batzuk adierazi dizkizuet. Hona hemen azkena.

Etorkizunean Euskal Herriko Unibertsitatea ezagutzaren bidetik indartsu ibiltzeko marko berri bat izatea guztiz beharrezkoa ikusten dut. Esparru berri horretan gobernantza egokia egiteko egun ditugun zailtasun legalak gainditzeko bidea zehaztuta egongo litzateke. Zertaz hitz egiten ari naiz? Adibide baten bidez azalduko dizuet.

Demagun nazioarteko ikerketa talde batean euskal zientzialari on bat aurkitzen dugula eta Unibertsitateak kontratatu egin nahi duela. Berak egindako ibilbidea izugarri ona da, irakasle aparta, goi mailako zientzialaria, talde zientifiko sendoa kudeatzen duena eta bere ekoizpen zientifikoa medio munduan zehar eskaintza onak dituela haien herrietara joateko. Gainera arlo hau Eusko Jaurlaritzak estrategiko bezala definitu duen eremua da bere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, beraz Unibertsitateak zientzialari hau kontratatzen etorkizuneko apustua egin nahi du.

Zientzialariak kontratu iraunkorra lortzeko akreditazioa lortu behar du. Goi mailako ikerlari honi nork esaten dio akreditaziorik gabe ez dela posible kontratatua izatea? Nor da ANECA edo UNIBASQ bezalako agentzia bat erabakitzeko pertsona honek beharrezko merituak dituen ala ez?

Errektoreak ezin du soldata negoziatu. Errektoreak eskuak loturik ditu eta ezin du inolako eskaintza lehiakorrik egin. Are gehiago, ezin du helburuen betetze maila ikusita pizgarriak eskaini.

Gainera, pertsona honek bere taldeko hiruzpalau pertsona ekarri nahi ditu. Guretzat oso ona litzateke baina arazo bera dugu, akreditazioa, soldata egokiak….

Hori gutxi balitz, berak doktorego programa eta master bat zuzentzen ditu eta datorren ikasturtean UPV/EHUn eskaintzea da bere helburu horietako bat. Programa bi hauetan munduko ikaslerik onenek egiten dute eskaria. Hori lortuta salto kualitatiboa emango genuke, baina gaur azaroaren laua da eta errektoreak ezin du baieztatu datorren ikasturtean eskaintza hori indarrean egongo denik. Are gehiago, oso zaila litzateke 2015-16 ikasturtea baino lehenago abian jartzea. Gure legeak agentzia biren aldeko txostena eskatzen du. Gainera legez Unibasque-n aldeko txostena izan behar da ANECAn eskatu ahal izateko. Sinistu iezadazue ezinezkoa da txosten bi horiek behar den denboran lortzea. Hau erokeria da!

Jarraian, zientzialari honek berak lortzen dituen donazioen eta kontratuen kudeaketa egiteko ia aukerarik dagoen galdetzen dio errektoreari. Azken bost urteetan 100M€ lortu ditu eta hurrengo bost urteetan bere ikerketa eta graduondoko programak garatzeko erabili nahi ditu. Errektoreak orain dela gutxi Kontu Epaitegien txostena hartua dauka non erremanenteen oharra agertzen den. Bai, horrela da, ez dago modurik donazio eta kontratuen kudeaketa hori gure unibertsitatean egiteko. Gainera urte kontable baten donazio horien erabilpen egokia egitea ezinezkoa da. Ez daukagu endowment bezalako fondoa kudeatzeko aukerarik. Hau da, urte kontableak eta ikerketarako behar diren urteak bateraezinak dira. Gure ikerlari honek ezin izango luke bere donazioa eta kontratuen emaitza erabili modu eraginkorrean eta ikerketak eskatzen duen malgutasunarekin.

Ikusten duzuen bezala, guretzat ikerlari eta irakasle bikain bat kontratatzea legalki gainditu ezinak diren eragozpenez beteriko lasterketa da. Eta lasterketa horretan gure unibertsitatea galtzaile aterako beti.

Ba bai, asmatuko zenuketen bezala errektoreak aurrera ez jarraitzea erabakitzea beste aukerarik ez du.

Adibide honen bidez Euskal Herriko Unibertsitatearentzat marko berri horren beharra azaldu nahi izan dizuet. Zuen laguntza eskatzen dizuet agintaldi honetan marko berri horretarantz urratsak emateko. Epe luzeko akordioa behar dugu. Guztiz beharrezkoa ikusten dut epe luzeko hezkuntza eta ikerketaren aldeko akordioa non, unibertsitatea entzun eta gero, gure herrian dauden sentsibilitate guztien adostasuna lortzen dugun. Ez dezagun gal krisialdiak ematen digun aukera paregabe hau.

Quiero terminar mi intervención haciendo una valoración de la propuesta de presupuestos que hemos conocido recientemente, ya que afecta directamente a las propuestas que he presentado. A lo largo de esta exposición he comentado varios de los retos a los que nos enfrentamos en los próximos años. Algunos son absolutamente dependientes de dotaciones presupuestarias adecuadas. Otros no. El camino iniciado con la puesta en marcha de los sucesivos Planes Universitarios abrió una puerta a la esperanza. A mi entender era un buen punto de encuentro.

La situación económica ha desencadenado efectos imprevistos, entre otras, el no cumplimiento de los compromisos establecidos en el Plan 2011-14. Debido a ello, este ejercicio 2013 está siendo muy complicado, y créanme que he conocido muchos de cerca, desde que en 2004 inicié como vicerrector mi compromiso ininterrumpido con la gestión universitaria.

Según la información de la que disponemos a día de hoy, se ha detenido la tendencia negativa de estos últimos años, tendencia que nos había llevado a una situación crítica, e iniciamos un proceso de recuperación, lo cual es una buena noticia. Sin embargo, el incremento producido es muy leve y por debajo de lo necesario para poder acometer los objetivos marcados en el Plan Universitario 11/14. No vamos a poder desarrollar la política de personal recogida en dicho plan ni vamos a poder continuar con los objetivos del Plan Plurianual de inversiones. También tendremos que priorizar las actuaciones establecidas en los contratos-programa, ya que no será posible llevar adelante todas y cada una de ellas, prestando especial atención a la investigación, a los posgrados y al euskara. Sin duda, tendremos que realizar ajustes para mantener todos los puestos de trabajo. Trabajaremos con el objetivo de que estos ajustes no vuelvan a afectar a centros y departamentos, pues ello nos llevaría a no poder cumplir con las necesidades que implica levantar la persiana todos los días.

Tal y como he comentado, 2014 nos ofrece la posibilidad de llevar adelante también acciones que no tienen implicación presupuestaria significativa. Me pongo a disposición de este Parlamento y del Gobierno Vasco para iniciar cuanto antes la negociación del nuevo Plan Universitario. Me consta que el Gobierno comparte nuestra preocupación y espero que, una vez finalizado el debate presupuestario, demos comienzo a la gestación del nuevo Plan. Nuevo Plan que esta vez tendremos que proteger y respetar todos, Universidad, Parlamento y Gobierno Vasco

Voy a terminar atreviéndome a realizar una última petición. Con el debido respeto al debate parlamentario, me atrevo a solicitarles que, si lo ven adecuado, hagan un esfuerzo adicional por su universidad, la universidad de todas las personas, y que en el debate presupuestario contribuyan todos los grupos parlamentarios a mejorar nuestros presupuestos. La sociedad vasca se lo va a agradecer. Nosotros responderemos con rigor, autoexigencia, transparencia y compromiso.

He manifestado en ocasiones que la universidad es el futuro. La formación superior es una inversión a largo plazo, a veces difícil de medir, pero imprescindible para decidir la suerte de un país, sea cual sea el contexto económico o social en el que se mueva el mundo. Estoy seguro de que nuestra sociedad es consciente de ello y consciente también, por tanto, que el desarrollo de su universidad es la mejor garantía para el bienestar de las próximas generaciones.

Eventos