Ruta de navegación

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea zabalik

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea zabalik

Txillardegi sariaren logoa

Sarien XVIII. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

Ainhoa Delgadok, Kimetz Perez-Harispek eta Mikel Gartziarena San Policarpok (EHU) irabazi dituzte Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariak. Zahaztasun gehiago hemen. Sari-banaketa abenduaren 19ko 11:00etan izango da, ostiralarekin, Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikergunean.

2008. urtean sortu zenetik, lehiaketaren helburu nagusia da euskal soziolinguistika teorikoa eta metodologikoa garatzea eta berritzea. Euskal soziolinguistikaren ikertzaileen lana bultzatzea eta ikertzaile berriak eremu honetara biltzea bilatzen du. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketa- zein hausnarketa-lanak aurkez daitezke sarietara, betiere oinarri zientifikoa badute edota zientzian oinarritutako hausnarketak proposatzen badituzte. Diziplina askotatik proposatutako lanak izan daitezke, gainera: soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik, komunikazio-zientzietatik edo bestetik.

Txillardegi–Hausnartu Soziolinguistika Sariak izenarekin Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista handia omendu nahi da, euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.

2025eko deialdia

Lanak aurkezteko epemuga 2025eko irailaren 22a izango da.

2025eko edizioan honakoak izango dira irabazleentzako sariak:

  • Lehen saria: 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria: 1.300 euro
  • Hirugarren saria: 1.000 euro

Informazio osagarria, xehetasunak eta deialdiaren oinarriak.

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila