Ruta de navegación

Euskarazko Tesien IX. Koldo Mitxelena sariak

Euskarazko Tesien IX. Koldo Mitxelena sariak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sarien IX. edizioaren deialdia zabaldu dute.

Irailaren 15etik urriaren 6ra egongo da zabalik eskariak aurkezteko epea.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena irakasle eta euskaltzain bikainaren omenez sortu zuten 2008an euskarazko tesien saria. Sariketak euskarazko tesiek jakintzaren zabalkundeari eta euskararen garapenari egiten dieten ekarpen bikoitza aitortu nahi du, eta era berean gizartera zabaldu nahi du errekonozimendu hori.

Zortzi edizio antolatu dira 2008az geroztik, ia 300 tesi jaso dira, eta 36 sari banatu. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak IX. edizioa deitu dute orain ekimen horretan jarraitzeko asmoz.

2025eko deialdia

Bost jakintza-arlo nagusietan sari bana esleituko da: Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura.

Arlo bakoitzeko irabazleak diploma eta 3.000 € gordin jasoko ditu.

Hautagaiak eta eskarien aurkezpena

2022ko irailaren 1etik 2025eko uztailaren 31 arteko tartean euskaraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, zeinahi ere den tarteko unibertsitatea. Europar Tesi edo Nazioarteko Tesi gisa aurkezturiko tesiak ere onartuko dira, erabilitako hizkuntzetako bat euskara izan bada.

Lanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 15ean hasiko da, eta urriaren 6an bukatuko.

Eskaria EHUko Erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar da edo, hala badagokio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Tesia defendatu duen doktoreak berak aurkeztu behar du hautagaitza. Honakokoak aurkeztu beharko ditu:

  • Eskabide-orria beteta (pdf, 107 Kb)
  • Tesiaren kopia digitala: pdf formatuan (ez da euskarri fisikorik itzuliko).
  • NANaren fotokopia.
  • Curriculum Vitae osoaren kopia digitala, bereziki hirugarren atalean aipatuko diren merezimenduei buruzko argibideekin.

Balioespen irizpideak:

Epaimahaiak tesian erabili den euskararen kalitatea epaituko du, eta, behar izanez gero, tesiak komunitate zientifikoan lortutako eragina. Horretarako, batez ere idazkuntza-moldea eta terminologian eginiko ekarpenak hartuko dira kontuan.

Hizkuntzaren kalitateari dagokionez epaimahaikideek tesi bat baino gehiago berdin balioetsiko balute, honako irizpide hauek ere har litezke kontuan baremoa doitzeko:

  • Tesian oinarrituriko argitalpen edo patenteen kopurua.
  • Tesiaren edukiak hedatzeko asmoz kongresuetan eginiko aurkezpenak.
  • Tesiak arlo zientifikoan lortutako eragina (tesiari buruzko aipamenak liburu edo aldizkarietan; doktoreak emandako hitzaldiak).

Harremanetarako:

Deialdiaren testu osoa:

Prozesuaren jarraipena:

  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2025/10/13): zerrenda

  • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (2025/10/17): zerrenda