Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Makinen ahotsak kantuan

Fecha de primera publicación: 08/05/2019

Imagen

Ez da zientzia fikzioa: adimen artifizialaren bidez sortutako musika erosten hasiak dira diskoetxe handiak. Horren kontrara, «gizatasunaren galerak» kezkatzen ditu kritikoak.

Londresko Orkestra Sinfonikoak Transits pieza jo zuen 2012an, eta zera esan zuen lanaz Peter Russel musikologoak BBCn: «Obra zoragarria da, XX. mende hasierako Frantziako obra garaikideen kutsua dauka».

Izaro Goienetxeak, Informatika Fakultateko RSAIT ikerkuntza taldeko ikerlariak, musika automatikoki sortzeko metodo bat sortu du. BertsoBot proiektuaren barruan, bertso doinuak automatikoki sortzeko metodoa aurkeztu zuen iaz. Bertsoen melodiez osatutako bilduma edo corpus batetik abiatu zen horretarako. Musika generoaren arabera sailkatzeko metodo bat ere aurkeztu zuen. Hala, multzokatutako melodia horien antzekoak diren berriak sortuko ditu makinak.

«Musika baino gehiago, meditazioko soinuak» aurkitu ditu ikertzaileak softwarearen diskoetan. Hura aztertuta, ikusi du «sentsazioak sortzea».