Ruta de navegación

Publicador de contenidos

O. Pérez de Viñaspre Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sarien irabazle

Fecha de primera publicación: 08/04/2019

Imagen

2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira, eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa Teknikoak; Osasun Zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak.

Sari hauen bitartez, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute; batetik, jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan guztiz lagungarriak direlako.

Olatz Ingeniaritza eta Arkitektura jakintza-arloan saritua izan da. Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an (11etan) egingo da.

Bere tesiaren laburpena:

"Tesi-lan honetan, osasun-zientzien domeinuko terminoak automatikoki euskaratzeko sistemak garatu eta ebaluatu ditugu. Horretarako, SNOMED CT, terminologia kliniko zabala barnebiltzen duen ontologia, hartu dugu abiapuntutzat, eta EuSnomed deritzon sistema garatu dugu horren euskaratzea kudeatzeko. EuSnomedek lau urratseko algoritmoa inplementatzen du terminoen euskarazko ordainak lortzeko: baliabide lexikalen ustiaketa, termino neoklasikoen transliterazioa (NeoTerm), termino habiaratuen bidezko itzulpena (KabiTerm) eta Matxin itzultzaile automatikoaren medikuntzarako egokitzapena (MatxinMed)." Olatz Pz de Viñaspre Garralda