Egitarau soziala

Egitarau soziala

Bisita gidatua: Vitoria-Gasteiz

Kongresuaren lehenbiziko egunean, urriaren 22an, FEL XXIX 2025 Kongresua ospatuko den hirian bisita gidatua egingo dugu, Vitoria-Gasteizen. Vitoria-Gasteiz, Eusko Legebiltzarraren egoitza eta Euskal Herriko hiriburua, hiri berdea da, eremu naturaletan aberatsa eta Arabako Errioxatik, lehen mailako ardo-turismoko gunetik, oso hurbil dago. Bisita honetan, Gasteizko erdigunea eta alde zaharra ezagutuko ditugu. (Ikus egitaraua behean)

 

Iturria: Kalearte

Bisita gidatuaren deskripzioa

Gidak Gasteizko Erdi Aroko auzora bisita gidatua egingo du urriaren 22an, arratsaldez. Bisita hiriaren erdian hasiko da eta hara joateko EHUko Letren Fakultatearen sarreran bilduko gara. 

Bisitak 90 minutu inguruko iraupena izango du eta interesgune historikoetatik igaroko da, hala nola, enparantza nagusiak (Andre Maria Zuria eta Espainia enparantzak), Errenazimentuko jauregiak (Eskoriatza-Eskibel, Oihaneder) eta Erdi Aroko Almendraren barruan dauden beste eraikin batzuk (kalearen forma xelebrearengatik "almendra" deiritzo alde zaharrari). 

 

Egitaraua

18:30 – EHUko Letren Fakultateko sarreran biltzea. 

19:00 – Bisita gidatuaren hasiera hiriaren erdigunean. 

20:30 – Bisitaren bukaera. 

 

 

 

Irteera: Albaola, itsas kultur faktoria

Urriaren 25ean irteera kultural batekin emango diogu amaiera kongresuari. ALBAOLA, Itsas Kultur Faktoria ikustera joango gara. Bertan bisita gidatua egin ondoren, tokiko produktuak dastatzeko aukera izango dugu. 

Ondoren Donostiara joango gara, eta bisitariek denbora librea izango dute euren kasa ibiltzeko. Eguna amaitzeko Gasteizera itzuliko gara iluntzean. 

Irteera autobusean izango da. (Ikusi egitaraua beherago) 

 

Albaola, itsas kultur faktoria

Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortutako espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak. 

Albaolan SAN JUAN BALEONTZIA ikusiko dugu. XVI mendean eraiki zena. Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean. 1978an aurkitu zuten itsasontzia, eta urte batzuk beranduxeago hasi ziren urpeko indusketa arkeologikoak. 2013an Kanadarekin egindako hitzarmen bat dela medio, San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektua jarri zen abian, antzinako teknikak erabilita. Harrezkero prozesua ezagutu ahal izanda Albaolak eskaini dituen bisita gidatuen bidez. Une honetan itsasontzia ia guztiz amaituta dago, eta laster izango da itsasoan Kanadara bidean. 

 

UNESCOren babesa

San Juanaren inguruan hainbeste jendearen lanaren kalitateak sari berezia jaso zuen 2015. urtean; UNESCOk bere babesa eman zion San Juan baleontziari. Horrek esan nahi du Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontzia goi-mailako lana dela itsas ondarearen arloan. 

Informazioaren iturria: https://albaola.org/eu/ 

 

Egitaraua

8:45 – Irteera Gasteiztik, EHUko Campusean (aurrerago zehaztuko da gehiago lekua). Pasaiara bidean autobusa Arrasate edo Aretxabaletan geratuko da bidaiariak hartzeko eta uzteko. 

11:00 – Bisita gidatuaren hasiera Albaolan. 

12:00 – 13:00: Tokiko produktuen dastaketa, Albaolan bertan. 

14:00 – Donostian denbora librea. https://www.sansebastianturismoa.eus/en/ 

19:00 – Autobusera Gasteizera itzultzeko.