Izen-emateari buruzko informazioa

Izen-emateari buruzko informazioa

FEL 2025 izen-emateari buruz:

  • Onartutako abstracten aurkezleek izena eman behar dute (aurrez aurre edo online), konferentzian izena eman, eta FELeko kide izan edo egin.
  • Aurkezpenean parte hartuko ez duten, baina onartutako abstracten egilekideek askatasuna dute kongresuan egoteko edo ez, baina egongo badira (aurrez aurre edo online) konferentzian izena eman behar dute. Egoera honetan daudenentzat ez da derrigorrezkoa FELeko kide gisa izena ematea, baina askoz merkeagoa da bazkide-deskontu bereziagatik.
  • Konferentziara joan nahi duen edonork (aurrez aurre edo online) konferentzian izena eman behar du. FELeko kide izatea ez da derrigorrezkoa, baina askoz merkeagoa.
  • Aurkezle-agiria jaso ahal izateko, aurkezleek eta egilekideek konferentzian izena eman behar dute.
  • Onarpen-jakinarazpenak ekainaren 30ean bidaliko zaizkie egileei.

Izena emateko epeak:

Izen-ematea irekita dago:

  • Komunikazioa aurkezten dutenek irailaren 1era arte izango dute zabalik izena emateko eta ordainketa bideratzeko epea.
  • Euskalgintza instituzionalean edota sozialean diharduten langile eta ikertzaileek (kongresuan lanik aurkeztuko ez dutenak) aurrez aurre bertaratzeko matrikula berezia urriaren 10era arte izango dute aukera izena eman eta ordainketa egiteko.
  • Kongresua online jarraitu nahi izanez gero, izena emateko epea kongresua irauten duen bitartean  egongo da zabalik komunikaziorik aurkezten ez duten entzuleentzat.

Gogoan izan:

  • FEL2025 erregistro-esteka: https://vonweber.nl/fel/registration_form.html
  • FELeko kide izateari buruz: https://ogmios.org/membership
  • Inskripzioari buruzko galderetarako: s.krauwer@uu.nl