Berrikuntza Demokratiko Feministak
Cuándo y dónde
Desde: 06/2015 Hasta: 07/2017
Descripción
Berrikuntza Demokratiko Feministak ikerketa bukatuta, hori aurkezteko saioa antolatu genuen.
Berrikuntza Demokratiko Feministak gizarte kulturanitz eta berdintasunezko izaerakoetan elkarbizi diren hasierako bi behaketetatik sortutako lan bat da. Lehenengoa, berrikuntza demokratikorako dispositiboen hazkundea (partehartze eta eztabaidatzeko guneak) erabakitze prozesuan. Bigarrena, aipatutako prozesuan baztertuta egon ohi diren kolektiboen agerpenaren gorakada: arrazako pertsonak, emakumeak, sexualitate ez arautukoak edo aniztasun funtzionalekoak, besteak beste. Badakigu, egun, erabaki publikoen kolektibo eta adostuen sorrerarako espazio gehiago dagoela eta hauetan, gizarte eragile gehiago eta desberdinagoak parte hartzen dutela.
Testuinguru honetan, berrikuntza demokratikoa eta emakumeen parte-hartzea nola erlazionatzen diren jakin nahi izan dugu. Hau honela, liburu honetan, honako galderei erantzuten diegu: Nola hartzen dute parte emakumeek berrikuntza demokratikorako guneetan? Espazio hauek, parte-hartze proiektua nahi duten bezala aurrera eramateko aukera luzatzen diete emakumeei? Zein oztopo aukitzen dute? Eta, zein estrategiaz baliatzen dira aurre egiteko?