| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Hastear da 2023-2024 ikasturtea UPV/EHUn, 46.000 ikaslerekin eta eskaintza akademiko zabal batekin
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzaren 12,616 da gutxieneko notarik altuena UPV/EHUren lehen deialdian
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/07/18

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hasiko du astelehenean, uztailak 15, 2019/2020 ikasturtean graduko ikasketetan sartuko diren ikasle berrien matrikulazioa. Hain zuzen ere, 15.611 eskaera ordenatu dira, eta astelehenetik ostegunera arte, lehen deialdian deitutako pertsonak UPV/EHUra bertaratuko dira beren matrikula gauzatzeko.
Lehen ordenatze horretan, hauexek izan dira gutxieneko notarik altuena izan duten hogei graduak:
Uztailean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zuten Batxilergoko ikasleak matrikulatzen dira, beste talde batzuen artean (Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta titulatuak, besteak beste). Lehenengo matrikularako epe honetaz gain, be beste bi epe geratzen dira uztailean: bigarren deialdian (uztailak 20) deitutakoak uztailaren 22an matrikulatuko dira, eta hirugarrenean (uztailak 24) deitutakoak, uztailaren 26an. Bi deialdi horietan aurreko ordenazioan libre geratu diren plazak esleitzen dira. Geroago, irailean beste hiru deialdi egongo dira.
Guztira, UPV/EHUk 2019-2020 ikasturtean 94 gradu eskainiko ditu, tartean bost gradu bikoitz berri daudelarik: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika,; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, eta, azkenik, Bizkaiko Campusean eskaintzen den Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gipuzkokoan ematen hasiko da.
Gainera, graduko zazpi titulazioetan unibertsitatea-enpresa prestakuntza duala egiteko aukera egongo da. UPV/EHU aitzindaria da modalitate horretan. Halaber, nazioarteko titulazio bikoitzen eskaintza ere handitu da (dagoeneko hogeita hamar baino gehiago dira). Prestakuntza programa horiek ikasleei aukera ematen diete graduko bi titulu eskuratzeko, bata UPV/EHUn eta bestea atzerriko unibertsitatean.
Guztira, Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate eta eskoletan 8.448 plaza eskainiko dira. Plaza horiei gehitu behar zaizkie UPV/EHUri atxikitako hiru ikastegien hiru graduena (guztira, 230 plaza).
Informazio gehiago UPV/EHUren Sarbidean