EHUazoka 2026
USaP-eko epaimahaietan parte hartzeko irakasleen eskaera
EHUpodcast: zientzia entzungai
MIKROKREDENTZIALAK
Azokak eta jardunaldiak
Albisteak
- EHU Quantum Gela inauguratu dute Bizkaiko Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean
- Begoña Arana: «‘Itzuli’ filma bizitzari heltzeko moduak birpentsatzeko gonbita da»
- Nola komunikatu klima-aldaketa katastrofismorik gabe
- EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
- Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
- Miguel Ángel Santos Crespo: «Artxibo bat ez da paper-biltegi bat: memoria, eskubideak eta gardentasuna dira»
main-albiste-gehiago
Cathedra
- Hezkuntza ondarea gorde, zaindu eta eskuragarri jartzearen garrantzia
- Espainiak zazpi milioi etxebizitza baino gehiago berritu beharra du: nola egin birgaitze energetikoen plangintza errealista
- Venezuela en la geopolítica del imperialismo
- Ondorio hauek dituzte Gabonetako gehiegikeriek gure mikrobiotan
- Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu: Horrelaxe ekartzen dugu ikasgelara
main-catedra-gehiago
Eguneko irudia
Agenda
Bizkarsoro filmaren proiekzioa eta solasaldia
Noiz eta non
2024/03/17, 19:00
Deskribapena
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.
* Ekintza doakoa da. Nahitaezkoa da sarrerak erreserbatzea Loraldia Festibalaren webgunean pelikula isuki ahal izateko: https://www.loraldia.eus/ekitaldiak/bizkarsoro-filma/