EHUpodcast: zientzia entzungai
MIKROKREDENTZIALAK
Azokak eta jardunaldiak
Albisteak
- EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
- Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
- Miguel Ángel Santos Crespo: «Artxibo bat ez da paper-biltegi bat: memoria, eskubideak eta gardentasuna dira»
- Jarraipen nutrizionalak ume zeliakoen sintomak arintzen ditu, baina ez du bizi-kalitatea hobetzen
- 100 adituk baino gehiagok klima-aldaketak dakartzan erronka juridikoen inguruan eztabaidatuko dute
- Emakumeak Zientzian, hamarkada bat sareak josten
main-albiste-gehiago
Cathedra
- Venezuela en la geopolítica del imperialismo
- Ondorio hauek dituzte Gabonetako gehiegikeriek gure mikrobiotan
- Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu: Horrelaxe ekartzen dugu ikasgelara
- La mirada indiscreta. Sobre la utilidad de las imágenes y los relatos en la cultura contemporánea
- El problema de la vivienda. El problema de habitar
main-catedra-gehiago
Eguneko irudia
Agenda
XX. Tipi-Tapa Osasunez martxa
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak XX. Tipi-tapa Osasunez martxa antolatu du.
2025ko irailak 28, igandea
- Irteera: 9:30. Bizkaia Aretoa.Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bizkaia. Google maps
- Txikien irteera: 10:15. Sondikako Eusko Trenbideak tren-geltokia. 10 urtetara arte umeentzako
- Iritsiera: UPV/EHUko kiroldegia (Leioa-Erandio)
Informazioa eta izen-emateak
- Parte hartzeko, nahitaez eman behar da IZENA, doan, irailaren 1etik 25era. Ezin izango du parte hartu izena eman ez duenak.
- Mezu elektroniko bat bidaliko da izen-ematea konfirmatzeko.
- Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8etatik 9:15era arte.
- KREDITUEN ESKAERA: 0,5 kreditu eskatzeko, martxa bukatzeak partaideak helmugaren kontroletik pasatu behar izango dira.
- Gehienez ere 1.000 partaidek eman dezakete izena.
Arautegia
- Oinezko martxa ez da lehiazkoa izango, eta, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa. Abandoibarra Etorb., 3, Abando, 48009 Bilbo, Bilbotik aterako da, UPV/EHUko Unibertsitate Kiroldegira iritsi arte (Leioa-Erandio).
- Martxan parte hartzeko, nahitaez eman behar da izena irailaren 25a baino lehen (egun hori barne), doan.
- Parte-hartzeileen kontrola: Eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da irteeran goizeko 8etatik 9:15era arte.
- Martxa (13 km) burutzen duten partaide guztiei opari bat emango zaie helmugara iristean. Ibilaldiaren erdian hornidura-gune bat egongo da eta helmugan beste bat.
- Autobus zerbitzua egongo da Campusetik Astrabuduako metro geltokiraino
- XX. Tipi-tapa Osasunez martxa bukatzen duten UPV/EHUko partaideek hautazko 0,5 kreditu lortuko dituzte gradu ikasketetarako. UPV/EHUko Kirol Zerbitzuan eskatu ahal izango dute 2026ko maiatzaren 1etik aurrera.
- Kredituak eskatu nahi izango dituen ikasleek, helmugara iristean derrigor pasatu beharko dute helmugako kontroletik.
- Izena ematen duten partaide guztiei istripu asegurua ordainduko diete antolatzaileek.
- Proba honetan parte hartzeko, arautegi hau onartu behar da.
- Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko lasterkariek proban izan ditzaketen kalte fisiko eta moralen erantzukizunik.
- Proba herrikoia eta jai girokoa denez, antolakuntza batzordeak ahalik eta kirol espiritu handienarekin aritzeko eskatzen die partaideei.
- Arautegi honen berri ez izateak ez du inor salbuesten berau bete behar izatetik.
Ingurumenarekin konpromisoa
Ingurunean eraginik gabeko martxa lortzeko plastikoen erabileraren murrizketa azpimarratu nahi dugu, hori dela eta, zure edateko botila edo edalontzia hornidura-guneetan erabiltzera gonbizatzen zaitugu, bertan behar adina aldiz beteko baitizkizute. Horrela, plastikoen erabilera ahal bezainbeste gutxituko dugu.
Aldez aurretik eskertzen dizugu ekimen honetan laguntzeagatik.
Boluntarioak
Eman izena!!
Izena ematea: 2025ko irailaren 1etik 23ra arte
TIPI TAPA: 2025eko irailak 28, igandea
- Ibilaldia antolatzen lagundu eta kredituak lortu: hautazko 0,5 kreditu.
- Laguntzaren iraupena goiz osokoa izango da.