info_INGURUGIROA ETA IRAUNKORTASUNA

INGURUGIROA ETA IRAUNKORTASUNA

Ingurugiroa eta iraunkortasunaren alde egiten den lana anitza eta konplexua da, Campus Osasungarria eta Jasangarrairen beste arloetan bezala: ekimen batzuk Arabako Campuseko Errektoreordetzak berak antolatu eta kudeatutakoak dira, Mugikortasunaren Astekoak, esate baterako; badira ere ingurumena hobetzeko taldeei lotuta dauden jarduerak; beste batzuk ekimen batzuk, ordea, proiektu sendoagoak bihurtu dira Campus Bizia Lab izeneko programari esker. 

Iraunkortasuna eta Gizarte Konpromezuaren Zuzendaritzak programa honen bitartez lankidetza prozesu bat garatu nahi du unibertsitatearen erronkei aurre egiteko, Campus Living Lab izaera hartuta, diziplinaz gaindiko ikerkuntza ikuspegien bitartez. Modu honetan, Arabako Campusean detektatzen diren iraunkortasun ezari lotutako arazo eta erronken konponketa bultzatuko da eta iraunkortasunari lotutako inpaktu handiko ikaskuntza prozesuak aktibatuko dira. 

Aipamen berezia merezi du EHUk Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzan duen partehartzea: Kalitatezko Hezkuntza deritzon 4. GIHa pilotatzen du: https://ods.araba.eus/eu/hasiera

Ikastegietako ingurumena hobetzeko taldeak eta programak

1. Taldeak

Gure ikastegietan (eskoletan eta fakultateetan) baditugu ingurumena hobetzeko taldeak deritzenak. Talde horietan ingurumena hobetzeko ekintzak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen dira, ikastegiek ingurumenean daukaten eragina murrizteari begira.

2.  Programa Berraktibatu

BERRAKTIBATU

Gure ikastegien ingurumen inpaktua gutxitzeko bolondres programa da Berraktibatu, hainbat gairen ingurukoa: ura, mugikortasuna, energia, erosketa, hondakinak edo elikadura. Arabako Campuseko bi fakultatek parte hartu dute  programan: Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultateak (Gasteizko atalean), hondakinak birziklatzea eta kudeatzea gaian, eta Farmazia Fakultateak, paper hondakinak eta energia kontsumoa gaian.

Mugikortasun jasangarria

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/mugikortasun-jasangarria

Mugikortasunaren Europako Astea

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/europako-mugikortasun-jasangarriaren-astea 

Zelan heldu Arabako Campusera

https://www.ehu.eus/eu/web/araba/garraioa

https://www.ehu.eus/eu/web/araba/bizikletaz-campusera

 

Campus Bizia Lab proiektuak

Arabako Campusean gauzatu dira hainbat proiektu; batzuk egunean indarrean daude, beste batzuk, ordea, ez.