Haize-sorgailu eolikoen optimizazioa: potentzia hobetzeko proposamenak eta eraikuntzarako material alternatiboen proposamenak

Haize-sorgailu eolikoa

Proiektu honen bitartez, gure asmoa izan da irakasleen talde heterogeneo eta sail anitzak biltzen dituen bat irmotzea, energia berriztagarrien eremuan lan egiteko. Argitalpen bat lortu dugu nazioarteko kongresu batean, eta bertan bizi-zikloaren ikuspegitik alderatu dira plastikozko pieza baten fabrikazioa, injekzio prozesu tradizionala eta 3D inprimaketa prozesu modernoagoa. Eta, bestetik, beste GBL proiektu bateko irakaslearekin harremanetan jarri gara haize-sorgailu txikietako besoak, zuntz naturalez eginak, eta material tradizionalekin fabrikatutako beste batzuk aztertu eta konparatzeko helburuz. Aurretik konparatu egin dira haize-tunel batean zuntz naturalez fabrikatutako besoak eta plastiko biodegradagarrizko besoak (PLA), karbono-zuntzez sendotuak.

  • Koordinatzailea: Ana Boyano.
  • Harremanetarako helbidea: ana.boyano@ehu.eus
  • Parte hartzen duen zentroa: Gasteizko Ingeniaritza Eskola
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18)