Irakaskuntza-praktika kolaboratibo eta diziplinartekoak Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa

Arabako Campuseko Baratza Ekologikoaren proiektua unibertsitate-baliabide hezigarria da, eta bertan egiten dira irakaskuntza-praktika kolaboratibo eta diziplinartekoak, hala nola, unibertsitate-komunitate osoari zuzendutako nekazaritza ekologikoaren inguruko prestakuntza-ikastaroak edo materia organikoaren konpostajea ondoren baratzan bertan berrerabiltzeko. Jarduera hauek lankidetza eta disziplinartekotasuna lantzen garatzen dira, eta jokabide iraunkorragoak sustatu nahi dituzte unibertsitate-komunitatean. Beste batzuen artean, eragile hauek parte hartzen dute proiektuan: Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Kiribilore Elkartea, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK).

  • Koordinatzailea: Aritz Ruiz
  • Harremanetarako helbidea: aritz.ruiz@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
    • Farmazia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18) eta II (2018/19)

Informazioa: https://huertoecologicouniversitario.wordpress.com/