Eduki publikatzailea

2023ko Hauteskunde Sindikalak

UPV/EHUko Hauteskunde Sindikalei buruzko informazio orokorra

 

2023ko martxoaren 30ean Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal irakasle, ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak hitzordua dute datozen lau urteetarako ordezkari sindikalak hautatzeko.

Posta bidezko botoa

2023ko martxoaren 30ean egingo diren UPV/EHUko hauteskunde sindikaletan botoa postaz eman nahi duten langileek 2023ko urtarrilaren 31tik martxoaren 24ra arteko epea dute eskaera egiteko


 

Aurreabisuak

Behin-behineko errolodak

UPV/EHUko ikastegietako eta zerbitzu nagusietako iragarki oholetan kontsultatu ahalko dira 2023ko urtarrilaren 30etik aurrera

Erreklamazioak egiteko epak: urtarrilaren 30etik otsailaren 6ra idazkiaren bitartez kasuan kasuko mahaira zuzenduko da (PII funtzionariaren koordinaziorakoa, AZP funtzionariaren koordinaziorakoa, lan-kontratupeko PIIren zentrala edo lan-kontratupeko AZPren zentrala) egoitza kasu guztietan helbide honetara:

Lan-harremanetarako zerbitzua

Errektoregoaren eraikina

Sarriena auzoa, z/g

48940 LEIOA

Behin betiko erroldak

UPV/EHUko ikastegietako eta zerbitzu nagusietako iragarki oholetan kontsultatu ahalko dira.

Behin-behineko kandidaturak

• UPV/EHUko ikastegietako eta zerbitzu nagusietako iragarki oholetan ere kontsultatu ahalko dira.


• Erreklamazioetarako epea: 2023ko otsailaren 28


• Erreklamazioak, kasuaren arabera, Koordinazio Mahaiari edo Mahai Zentralari zuzenduko zaizkio.
• Mahaiok Pertsonaleko Gerenteordetzako Lan Harremanetarako Unitatean dute egoitza (Errektoregoa – Leioa).
• Erreklamazioak erregistratu ondoren, horiei ahalik eta azkarren erantzun ahal izateko, arren bidali eskaneatutako kopia bat honako helbide honetara: esther.alvaro@ehu.eus.

Behin betiko kandidaturak

• UPV/EHUko ikastegietako eta zerbitzu nagusietako iragarki oholetan ere kontsultatu ahalko dira.

Botoa emateko lekuak eta ordutegia

Hauteslekuen kokapena

Araba: Arabako Campuseko Errektoreordetza. 

1. solairua, Batzar Aretoa: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak; AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

Gipuzkoa: Ignacio Barriola Zentroa, Auditoriora sartzeko hallean.

Bizkaia (Leioa): Errektoregoaren Eraikina 

1. solairua, Batzar Aretoa, AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

0. solairua, Enpresa mintegiko 1. Aretoa (Zitek), IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak.

Bizkaia (Bilbo): Bilboko Ingeniaritza Eskola.

II. eraikineko. M Bloque (ate berdea), 4. solairua, P4M4A gela: AZPko funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

II. eraikineko. M Bloquea (ate berdea), 5. solairua,  P5M4A gela: IRI funtzionario eta lan kontratudunentzako mahaiak

Hautesleku horietako bakoitzean lau mahai jarriko dira, UPV/EHUko langile-kidegoak beste horrenbeste baitira, hots:

Irakasle funtzionarientzako mahaia

Lan-kontratupeko irakasleentzako mahaia

AZPko funtzionarientzako mahaia

Lan-kontratupeko AZPrako mahaia

Mahai hauetarako txartelak kolore ezberdinekoa izanen dira, hautesleek, horregatik, errazago identifika ditzaten:

        II Funtzionarioa: Boto-paper oriak
        Lan-kontratupeko II: Boto-paper zuriak
        AZP Funtzionarioa: Boto-paper berdeak
        Lan-kontratupeko AZP: Boto-paper urdinak

Hautesleak argitaratutako behin-betiko erroldetan ageritako tokian emango ahal du boto, EZ BESTE INON; 2023ko otsailaren 10eaz geroztik egin diren aldaketa guztiek oro ez dute, hortaz, botoa emateko eskubiderik emango, zentsuan agertutako tokian ez bada. Beste alde batetik, boto-eskubidea gauzatzerakoan, hauteslea behar bezala identifikatuko da mahaiko kideen aurrean.

Ordutegia:

Botazio-toki guztietako ordutegia, etenik bakoa, goizeko 9.00etan hasi eta 18.00etan amaituko da, arratsaldean, beraz; ordu hau iragan ostean, ezin izango da inola ere sartu lehen aipatutako tokiotara, ezelako zioa delarik ere. Hala eta guztiz, ordu hori iritsita ere, botoa emango ahal dute aretoaren barruan diren pertsonek.

Azkenik, adierazi behar da lan-tokitik at baina hiri beraren barruan joan beharra duen pertsonalak horretarako behar den denbora izanen duela, gehien delarik bi ordu eta hiru ordutakoa izango da joan-etorria hiri ezberdinen artekoa bada (lautakoa ere izan daitekeena Eibarko IITUEko pertsonalaren kasuan).

Emaitzak