AKADEME X
Zer da?
AKADEME, EHUko emakume akademikoen Garapen Profesionalerako programa bat da, prestakuntza eta laguntza programa, helburutzat duena emakume akademikoen lidergo ahalmena eta autolidergorako trebetasunak garatzea, erantzukizun postuetara iristen eta postu horietan irauten laguntzeko, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian. Emaitza gisa, parte hartzaileak emakume akademikoen laguntza sarean parte hartzea espero da, alde batetik, kezkak, esperientziak, arrakastak eta zailtasunak partekatzeko; bestetik, elkarri laguntzeko modua emango duten harremanak ezartzeko, erantzukizun postuetara iritsi eta postu horietan irauteko.
Helburu orokorra
Emakume akademikoen lidergo trebetasunak hobetzea eta laguntza sare batean parte hartzea sustatzea, ahalduntze kolektibo bat bultzatzeko, erantzukizun postuetara iristeko eta/edo postu horietan irauteko.
Edukiak
- Neure buruaren liderra izateko
- Beste pertsona batzuen liderra izateko
- Ahalduntze kolektiborako laguntza
Datak eta tokiak
- Lanaldia: 2026ko urtarrilaren 30etik maiatzaren 6ra.
- Ordutegia: 9:30-14:30
| SAIOA | DATAK | |
|---|---|---|
| 1 TALDEA | 2 TALDEA | |
| 1. saioa: Aurkezpena eta hasiera |
Osoko saioa 30 partehartzaileekin: 2026ko urtarrilaren 30ean. Bilboko Hezkuntza Fakultateko 1S16G gelan. Leioa |
|
| 2. saioa | 2026/02/12 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/02/10 Carlos Santamaria Zentroko 3. Ikasgelan. Donostia |
| 3. saioa | 2026/02/26 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/02/24 Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan. Donostia |
| 4. saioa | 2026/03/12 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/03/10 Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan. Donostia |
| 5. saioa | 2026/03/26 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/03/24 Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan. Donostia |
| 6. saioa | 2026/04/16 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/04/14 Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan. Donostia |
| 7. saioa | 2026/04/30 Bilboko Hezkuntza Fakultateko 0S03G gelan Leioa |
2026/04/28 Carlos Santamaria Zentroko 4. Ikasgelan. Donostia |
| 8. saioa: Azkena |
Osoko saioa 30 partehartzaileekin: 2026ko maiatzaren 6an. Bilboko Hezkuntza Fakultateko 2S07G gelan Leioa |
|
Metodologia eta formatua
| Saio motak | Jarduerak | Iraupena |
|---|---|---|
| 1 saioa: osokoa |
|
5AA |
| 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 saioak. Campuska deszentralizatuak |
|
30AA +10EAA |
| 8 saioa: osokoa |
|
5AA |
Aurrez aurreko orduak (AA) eta aurrez aurrekoak ez diren orduak (EAA)