Berdintasunerako Zuzendaritzaren aurkezpena

Gazteak berdintasunean UPV/EHU-n

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak, 2006ko ekainaren 15eko bileran, Berdintasunerako Zuzendaritza sortu zuen, Unibertsitate honetan emakumeen eta gizonen eskubide eta betebeharren berdintasuna beteko dela bermatzeko.

Berdintasunerako Zuzendaritzak, UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordearen laguntzarekin (2009an sortua), I. Berdintasun Plana egin eta garatzeko ardura hartu zuen, behin emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnosia eginda (bigarrena, lehenengoa 2007an egin baitzen). Horrela, 2010eko uztailaren 22an, Gobernu Kontseiluak UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2010-2013) (pdf, 560 Kb) onartu zuen, plan horren iturri izanik batzordeak egindako lana, bai eta unibertsitateko kideen artean izandako gogoeta eta kideok egindako ekarpenak ere, batez ere ikastegietako berdintasun batzordeek eta sindikatuen eta ikasleen ordezkariek egindakoak. I. planaren emaitzak  2014ko urtarrilaren 30ean aurkeztu ziren Gobernu Kontseiluan.

Gobernu Kontseiluak, 2013ko irailaren 5ean egindako bileran, Berdintasunerako zuzendaria izendatu zuen, hirugarrena, eta 2013ko azaroaren 14an, Berdintasunerako Batzordeko kideak, beren eginkizunetako bat izanik 2013/14 ikasturtean UPV/EHUko EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II. PLANA (pdf, 9 Mb) egitea.

2014ko apirilaren 3an Irakasle eta Ikertzaileen eta AZPkoen negoziazio mahaiek (funtzionarioenak zein lan kontratudunenak) lortutako akordioaren bidez, UPV/EHUko Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala osatu da eta batzorde hori UPV/EHUko langileen ordezkariek emakumeen eta gizonen tratu eta aukera berdintasunaren arloan lan egiteko, kontsultak egiteko, parte hartzeko, eta hala dagokionean, negoziatzeko izango duten organoa izango da.

Berdintasun-Plana egiteari ekin zioten Berdintasunerako zuzendaritzak, Berdintasunerako Batzordeak eta Berdintasunerako Batzorde Intersektorialak -zirriborroa egin, unibertsitateko kide guztien, bereziki ikastegietako berdintasun batzordeen eta ikasleen ordezkarien ekarpenak jaso, eztabaidatu eta onartu-. Lan haren ondorioa izan da 2014ko abenduaren 18ko Gobernu Kontseiluak onartu duen UPV/EHUko EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II. PLANA (2014-2017).

II Planaren prestaketan unibertsitateko kideen parte hartzea garrantzitsua izan bada, erabakigarria izango da II Plana gauzatzeko orduan.

Gune honetako edukiak:

Berdintasunerako Zuzendaritzaren asmoa da gune hau UPV/EHUn berdintasunaren arloan egiten den lanaren eta jardunaren ispilu izatea; beraz, unibertsitateko kideek emandako informazio guztia eta ekarpenak gunearen aberasgarri izango dira.

Eskerrik asko

Berdintasunaren Logo