Dialnet egilea

Dialnet egilea

Zer da?

Irudia

Dialnet zenbakizko identifikatzaile bat da, eta automatikoki esleitzen zaie datu-basean jasotako argitalpenak dituzten egileei. Identifikatzaile horrek beste egile batzuengandik bereizten du, zenbaki bakarra ezarriz eta dokumentu guztiak egilearen profilean bilduz.

Sinadura eta/edo afiliazioa bateratzea

Egile baten sinadura hainbat lanetan izen aldaerekin agertzen bada, horietako bakoitzak bere zenbakia izango du; beraz, sinadura bateratzeko edo zuzentzeko eska dakioke kasuan kasuko campuseko ikerketa zerbitzuari.

Halaber, egilea ez bazegoen UPV/EHUrekin lotuta eta erakundekoa bada, afiliazioa campuseko ikerketa zerbitzuari sartzeko eskatu ahal izango dio.

Dialneteko profila Scopus, Orcid eta Publonsekin lotzea

Ikertzailearen ikusgarritasuna hobetzeko, gomendagarria da egilearen profilak lotuta izatea Dialneten, batez ere ORCID, Scopus Author ID eta Publons baliabideekin

Horretarako, eskaria egin behar da kasuan kasuko campuseko ikerketa zerbitzuan.