buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Albisteak

Referex bildumako liburu elektronikoak

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/24

ScienceDirect-en integratzea

Urte honetatik aurrera, Engineering Village plataforman zeuden ingeniaritza-liburuen Referex bildumako liburu elektronikoak ScienceDirect plataformaren bitartez soilik eskuratu ahal izango dira.  

Liburu elektroniko horiek 2007an bilduma hauetan argitaratutako liburuei dagozkie:

  • Kimika, prozesuen ingeniaritza eta petrokimika.
  • Ingeniaritza mekanikoa eta materialen ingeniaritza.
  • Ingeniaritza elektronikoa eta elektrikoa.
  • Ingeniaritza zibila eta ingurumen ingeniaritza.
  • Informatika
  • Segurtasuna eta Sareak

Horrela, goian aipatutakoak honako bilduma hauekin integratuko dira, kontsultatzeko:

  • Biologia eta Nekazaritza (2007tik 2013ra)
  • Biokimika, Biologia genetiko eta molekularra (2007-2013)
  • Materialen Zientzia (2007-2013)
  • Ingurumenaren Zientziak (2010-2013)
  • Ingeniaritza (2010-2013)
  • Ingeniaritza Kimikoa (2007-2013)
  • Immunologia eta Mikrobiologia (2007)
  • Matematikak (2007)
  • Kimika (2007-2013)

Integrazio horri esker, errazagoa da eskuratutako liburu elektronikoetara (1.000 bolumenetik gora) eta aldizkarietara sartzea eta hor nabigatzea.

Sarbidea: