Katalogoan bilatu

Nire Kontua

  • Katalogo berriaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

  • Datu base eta E-Baliabideak: VPNrik gabeko sarrera. Katalogoaren bidez VPN gabe nola sartzen den jakiteko kontsulta ezazu honako dokumentu hau. (PDF, 884 KB)

Albisteak

null

vLex-en : bertsio berria

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/12

#vLexUniversidades baliabideak hainbat aldaketa egin ditu kontzeptu berri bat sortzeko ikerketa juridikoaren zerbitzuetan

Sarbidea:

  •  IP ezagutzea.

  •  Katalogoa.
  •  Bibliotekaren webgunean > datu-baseak > Vlex
  • Erabiltzaileak: mugagabeak

Behin vLex baliabidearen barruan zaudelarik, bi aukera dituzu nabigatzeko:

  • Zure unibertsitatearen kontu orokorretik erabiltzaile gisa sartu eta bilaketak egin ditzakezu, zure kontua pertsonalizatzeko funtzionaltasunak eta aukerak erabili gabe.
  • Zure espazio pertsonalera sartu eta guztiz doako azpikontu bat sortu, eta kontua pertsonalizatzeko funtzionaltasun eta aukeretarako sarbidea izan dezakezu.

 

Kontu pertsonalizatua:

Sortu zure biblioteka vLex-en "Carpetas y favoritos"sistemaren bidez, eta erabili "marcas y notas" sistema gehien interesatzen zaizun edukia pertsonalizatzeko.

 

Bertsioen konparatzailea:

Erantsi "Ver detalles de los cambios"funtzionaltasuna. Horren bidez, oso modu argi eta eskematikoan ikusiko dituzu bertsioetan egindako aldaketak, baita indargabetu, aldatu edo idazketa berria izan duten arautegietako aldaketen xehetasunak ere.

 

Bilatzaile prediktiboa:

vLex baliabideak badu bilaketak egiteko sistema ahaltsu bat, bilaketak egiten lagundu eta behar duzun horretara ongien egokitutako emaitzak eskainiko dizkizuna. Bestalde, erantsi, halaber, SmartTopic . Horren bidez, pertsonalizatze maila bat lortuko duzu, zeinak kontzeptu juridiko eta dokumentuen bitartez zure bilaketak hobetzen lagunduko dizun.

 

Aipuen txosten analitikoa:

vLex baliabideak garatutako tresna bat da, informazioa eguneratuta izaten lagunduko dizuna, baita legeen etengabeko joan-etorriek eragindako zalantzak argitzen ere.

 

Alerta sistemak:

Zuk zeuk erabakiko duzu zeren gainean egon nahi duzun informatuta eta nola eta noiz jaso nahi duzun informazioa. Hartara, berehalaxe jasoko duzu mezu bat, zure albiste horman edo helbide elektronikoan, zure intereseko edukien aldaketa edo gaurkotzeei buruz.