INFO_Ikasleak-Gradu-Amaierako-Lana-Kontaktua

Ikasleak. Gradu Amaierako Lana

Kudeaketa Teknikaria

Miren Yaldebere Mancisidor
E-maila: bhf.gral@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 4633
Bulegoa: 0S14B

Info_Informazio-akademikoa_Ikasleak_202021

GRAL egutegia

Gai eta tutore esleipena

GRALA esleitu eta lanean hasteko ikasleak honako baldintzak bete beharko ditu: 150 kreditu gaindituta izatea eta Gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak matrikulatuta izatea

Bi bide daude GRAL esleipenak egiteko:

  1. Ikasleen proposamena:
  2. Fakultatearen GRAL eskaintza
    • Ikasleak fakultateak GAURen publikatzen duen eskaintzatik aukeratu dezakete. Ikasleak autoesleipena egingo du uztaileko automatrikularen prozesuan zehar.
    • Iraila eta urrian esleipen bereziak egingo dira. (Lekualdatzeak, ukoak, beste gradu batetik datozenak, ikasketei berrekin egiten dietenak)

Behin esleipenak eginda, non ikus daiteke esleituta daukagun gai eta tutorea? GAUR/GRALA/ADJUDIKAZIOAK

GRALen inplikazio etikoak

UPV/EHUko eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko auarutegiei jarraiki ondorengoa da inplikazio etikoak dituzten GRALetarako Bilboko Hezkuntza Fakultateko gida. Lanak burutu aurretik arretaz irakurtzea gomendatzen zaio ikasle orori:

GRAL Modalitateak eta txantiloia

Ikasleak oinarrizko txantiloia erabiliko du GRALA idazteko baina modalitatearen arabera, egitura desberdina izango du bere lanak.

Horrez gain GRAL GUZTIETAN DERRIGORREZKOA izango da eranskin gisa profesionaltasun etikoko betekizun guztiak errespetatu direla adierazten duen ondorengo dokumentua sinatuta gehitzea:

Ekintzailetza, berrikuntza edo esku hartze ekintza bat proposatzen bada baina hau EZ bada inplementatzen lanean proposatzen den ekintzailetza edo esku hartze/berrikuntza ekintzari buruz galdetu beharko zaio gutxienez eskuhartzearen alorreko profesional bati horretarako balidezia txantiloi hau erabiliaz:

Tutoretzak

  • Honako tutoretza (PDF, 82 KB) epeak proposatzen dira baina irakasle bakoitzak egokitu beharko du, lanaren ezaugarriak eta ikaslearen egoera kontuan hartuta.
  • Tutoretzetan parte hartzea derrigorrezkoa da.

GRALAri lotutako formakuntza programak

3.mailako ikasleentzat (pdf, 104 KB)
4.mailako ikasleentzat (pdf, 102 KB)

GRALAren defentsa

Ikasleak GRALA defendatu ahal izango du gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak espedientean gaindituta agertzen direnean.

Fakultateak hiru GRAL defentsa deialdi eskainiko ditu ikasturte bakoitzean  eta matrikulak hiru hauetaktik bitara aurkezteko aukera emango du.

GRALA defendatzeko, ikasleak hiru izapide egin beharko ditu.

GRAL ikasgaia matrikulatu (pdf, 145 Kb)
Defentsa eskatu GAUR bidez (pdf, 145 Kb)
Lana ADDIra igo ADDI Gida jarraituz (pdf, 400 KB)

Hiru izapide hauek betetzeko epemuga izango du deialdi bakoitzak:

  • 2026ko Otsaileko deialdirako:
    • GRALaren azken bertsioa tutoreari bidali: otsailak 8
    • Matrikula eta defentsa eskaera: otsailak 9
    • GRALa ADDIra igo : otsailak 11
    • Defentsa: otsailak 26
  • 2026ko Ekaineko deialdirako:
    • GRALaren azken bertsioa tutoreari bidali: Maiatzak 28
    • Matrikula eta defentsa eskaera: Maiatzak 29
    • GRALa ADDIra igo : ekainak 2tik 3ra (biak barne)
    • Defentsa: ekainak 17-18-19
  • 2026ko Iraileko deialdirako:  
    • GRALaren azken bertsioa tutoreari bidali: Irailak 13
    • Matrikula eta defentsa eskaera: irailak 14
    • GRALa ADDIra igo : irailak 16 eta 17
    • Defentsa: urriak 1-2

Lana ADDIra igotzeko  eta defentsa eskaera egiteko epemuga desberdinak daude kudeaketa arrazoiengatik, baina kontuan izan GRALA bukatuta egon behar dela defentsa eskaera egin orduko.

Defentsa baino astebete lehenago ikasleak defentsa egun zehatza, ordua gela eta epaimahaiaren osaketa adierazten dion mezua jasoko du.

Esleitutako GRAL gaiari uko

Ikasleak esleitutako gai eta tutoreari uko egin ahal izango dio eta hurrengo ikasturteko gai esleipen prozesuan sartzeko aukera izango du. Datak eta prozedura (pdf, 133 Kb)

Araudiak eta gidak

ADDIn publikatutako GRALak

Addin publikatutako lanak

Ikasmaterial osagarria eta bestelako dokumentazioa

Egileak:  M. Carmen Encinas Reguero, Irene Balza Tardaguila, Argia Langarika Rocafort, Miriam Peña Zabala, Ana Urrutia Rasines eta Teresa Zamalloa Echevarria

Egileak: Garbiñe Bereziartua Etxeberria eta Mari Mar Boillos Pereira UPV-EHUko irakasleak

Xabi del Campo Coachak emandako hitzaldiaren bideoa eta material osagarria

Egileak: UPV-EHUko liburutegi nagusia

Eusko Jaurlaritza