IIEBren Funtzioak

Funcioak

Hauek dira IIEBren eginkizunak:

  • Hiru ebaluazio batzordeen lanean laguntzea, batzordeon independentziari kalterik egin gabe.
  • Hiru ebaluazio eta jarraipen batzordeen lanerako prozedura arautuak onartzea, kalterik egin gabe UPV/EHUkoak ez diren beste instantzia batzuek izan ditzaketen eskumenei. Lanerako Prozedura Arautuan (LPA), gutxien dela, ondokoak jasoko dira: osaera (karguak, eginkizunak, kideak aukeratzeko era, kideen curriculuma argitaratzeko era, kideak berritzeko era, batzordeburua, kideak kargutik kentzea eta interes gatazka), lanerako metodoa (bilerak, ikerketa eta irakaskuntza jarduera ebaluatzeko bidea), batzordeak hartutako erabakien kontrako alegazioak egiteko bidea eta erabakiak berraztertzeko prozedura, prestakuntza jarduerak, gomendioak nola eman, jarraipenerako ereduak eta urteko memoria.
  • UPV/EHUren jarduera eremuan antzematea ikerketa proiektuetan eta irakaskuntza jardueretan metodologiako, etikako eta lege arloko zehaztasunak betetze aldera egon daitezkeen premiak, eta organo eskudunari premia horiek asetzeko beharrezko diren neurriak proposatzea.
  • Erraztea harremanak organo eskudunekin.
  • Batzordearen jarduera koordinatzea antzeko batzordeen jarduerarekin edo beste erakunde batzuetako ikerketako etika batzordeenarekin.
  • Batzordearen jarduera eta jarduera horren ebaluazioa eta balantzea jasotzen dituen urteko memoria egitea.

Lanerako prozedura arautua