Argazkigintza aurreratua komunikabide eta publizitateko inguru profesionaletarako (2. edizioa)

Argazkigintza aurreratua komunikabide eta publizitateko inguru profesionaletarako (2. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2026/2027
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 14,5 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 2.000 € (asegurua 4 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Koldo Atxaga (EHU)
KOORDINATZAILEA: Josu Zaldibar (Kulturbegi)

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroaren helburuak hauek dira:

  • Argazkilari profesional gisa garatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea ikasleei.
  • Argazkigintzan sormena eta berrikuntza sustatzea, adimen artifiziala bezalako teknologia berriak txertatuz.
  • Trebetasun praktikoak garatzea, proiektu autonomoen eta praktika gidatuen bidez.

Argazkigintza Aurreratuko ikastaroak 145 eskola-ordu teoriko eta praktiko ditu, eta 225 praktika autonomo ikasleen partetik. Unibertsitate Hedapeneko Ikastaro honetako irakasleekin praktikak egiteko aukera eskainiko zaie, lanbide-eremuan trebatuz.

Ikastaroaren metodologia pedagogikoak aukera ematen du ikasleak tutorizatzeko, beren helburuak zentzu kritiko batetik lortzeko eta interesak, gaitasunak eta jarrerak balioesteko. Argazkilaritza, publizitatea, moda editoriala edo arte bisualak lantzen dituzten argazkilari profesionalak prestatzeko diseinatuta dago. Kalitatezko prestakuntza eskaintzen du, bai eta ikasleekiko buruz buruko tutoretza ere.

Komunikabide eta Publizitateko Ingurune Profesionaletarako Argazkilaritza Aurreratuko Ikastaroan honako moduloak eskaintzen dira:

  • Moda eta erretratua
  • Publizitatea
  • Postprodukzioa

Gainera, honakomasterclasshauekemangodira:

  • SareSozialenkudeaketa
  • Argazkigintzarako AA
  • Home Economist (Food Stylist)
  • Estilismoa
  • Auzilegalak

ZURE BILA GABILTZA

Ikastaro hau argazkigintzaren hainbat sektoretan prestakuntza serio, oso eta espezializatua bilatzen dutenei eta bide profesional bat planteatzen dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, argazkiak igurtzi nahi dituztenei, obra merkaturatu nahi dutenei, begirada propioa landu nahi dutenei eta, oro har, beren lanaren gaineko nagusitasun heldua lortu nahi dutenei.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikasturtea amaitzean, ikasleek behar besteko konfiantza lortuko dute lan zorrotzei eta teknikoei aurre egiteko, bai eta sektore barruko gizarte- eta negozio-trebetasunetako baliabideei aurre egiteko ere. Honako hauetan, esate baterako: moda, erretratua, ekitaldiak, produktu-publizitatea, Sare Sozialetarako eduki bisualen kudeaketa, eta abar.

Zuzeneko irteera profesionalez gain, ikastaroak networkinga sustatzen du:

  • Ikastaroko irakasleekin eta laguntzaileekin praktika profesionalak egitea beren argazki-proiektuetan.
  • Lehiaketetan eta erakusketetan parte hartzea, ikasleek esperientzia eta ikusgaitasuna izan dezaten sektorean.
  • Interakzio profesionaleko tailerrak hainbat arlotako adituekin, kontaktu-sarea zabaltzeko.

BALDINTZAK

Ez da aurretiko titulazio espezifikorik behar. Hala ere, ikusizko eta sormenezko esparruan konpromisoa eta interés pertsonala eskatzen dira. Nonbait, ibilbide profesionala garatzeko nahia. Hauexek baldintza akademikoak eta teknikoak:

  1. Argazkigintzari buruzko aurretiazko ezagutzak. Tarteko maila bat behar da argazki-tekniketan eta kamera maneiatzean.
  2. Argazki-ekipo pertsonala.
    • Eskuz programa daitekeen kamera digitala.
    • Optika trukagarria: 28-80 mm-ko fokalen gamakoa.
    • Kanpoko flasha, TTL/M aukerarekin.
  3. Postprodukziokoekipogomendatua:
    • Ordenagailu eramangarria.
    • Softwarea: Adobe Bridge + Camera Raw, Photoshop, Lightroom eta/edo Capture One lizentziak.
    • Windows edoMacOS sistema eragile eguneratua.
  4. Lan autonomorako gaitasuna: Ikastaroak lan praktiko autonomoko 225 ordu hartzen ditu. Banakako proiektuak garatzeko eta modulu bakoitzaren helburuak betetzeko diziplina behar da.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/10/06 – 2027/03/09
EMATEKO TOKIA: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Ikus-Entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila
HELBIDEA: Leioako Campusa. Sarriena auzoa z/g. 48940-Leioa
TELEFONOA: 94 601 5185
POSTA ELEKTRONIKOA: curso.fotografia@ehu.eus