Egurtasun-arkitektura: Zero Trust, Cloud eta Sareak (1. edizioa)

Segurtasun-arkitektura: Zero Trust, Cloud eta Sareak (1. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2025/2026
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 3 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 221€ (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Alexander Mendiburu Alberro eta Libe Mori Carrascal

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaro hau segurtasun-arkitektura modernoen diseinu eta inplementaziora bideratuta dago, on-premise zein cloud inguruneetan aplika daitezkeenak, Zero Trust-en printzipioak integratuz, segmentazioa, identitateen kudeaketa, zifratzea eta erresilientzia operatiboa. Nazioarteko jardunbide egokietan (NIST, CIS, CSA) oinarritutako arkitektura seguruak egituratzen eta dokumentatzen ikasiko du ikasleak, baita artefaktu onargarriak eta ikuskagarriak egiten ere, ikuspegi teknikoa eta estrategikoa uztartuz. Segurtasun-arkitekturaren funtsezko osagaiak landuko dira (sareak, identitatea, zifratzea, monitorizazioa, detekzioa eta jarraitutasuna), erabaki teknikoak zuzendaritzari eta betetze-ikuskariei jakinarazteko gaitasunarekin batera.

Helburuak

  • Arkitektura seguru hibridoak (on-premise eta cloud) diseinatzea, diseinu bidezko segurtasun-printzipioak eta Zero Trust aplikatuz.
  • Segmentazio-ereduak, sare seguruak, identitatea, gakoen kudeaketa, erregistroa eta monitorizazioa definitzea, negozio-testuingurura egokituta.
  • Erabaki arkitektonikoak ebaluatzea eta justifikatzea, arriskuaren, betetzearen eta erresilientziaren ikuspegitik.
  • Artefaktu arkitektoniko argiak, aurkezgarriak eta auditagarriak egitea, zuzendaritzarako eta auditoriarako egokiak.
  • Segurtasunaren, eskuragarritasunaren eta kostuaren arteko konpromisoak ulertzea, eta hondamendien aurrean berreskuratzeko mekanismoak integratzea.

Edukiak

  1. Diseinu seguruaren printzipioak
  2. Zero Trust Praktikan
  3. Cloud Segurua arkitektura
  4. Sareak eta perimetro modernoa
  5. Behagarritasuna eta detekzioa
  6. Erresilientzia eta jarraitutasun operatiboa

ZURE BILA GABILTZA

Zibersegurtasuna konpetentzia estrategikoa bihurtu da sektore guztietako erakundeentzat. Errealitate horren jakitun, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak zazpi ikastaro eskaintzen ditu, beren profil profesionala eguneratu, indartu edo birbideratu nahi duten pertsonentzat.

IRTEERA PROFESIONALAK

Eskaintzen diren ikastaroei esker, hainbat ezagutza lortuko dituzu zibersegurtasunaren alorrean, eta hainbat eskumen lortuko dituzu zibersegurtasunaren oinarrietan, gobernuan eta betetzean, arkitektura eta garapen seguruetan, gertakarien ikerketan, segurtasun erasokor eta defentsiboan, edo OT inguruneko zibersegurtasunean.

BALDINTZAK

Ez dago prestakuntza honetarako baldintzarik, baina IKT arloan ezagutza eta esperientzia izatea gomendatzen da.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/03/16tik 2026/04/26ra
EMATEKO TOKIA: Birtuala
HIZKUNTZA: Euskera eta gaztelania

INFORMAZIOA/IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Informatika Fakultatea
HELBIDEA: Manuel de Lardizabal Pasealekua, 1. 20018 Donostia-San Sebastián
TELEFONOA: 943 015 020
POSTA ELEKTRONIKOA: dif.zibersegurtasuna@ehu.eus