Enpresen administrazioa (13. edizioa)

Enpresen administrazioa (13. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2026/27
ARLOA: Ikasketa Teknikoa
KREDITUAK: 9 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 225€ (asegurua 4€, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Natalia Alegría Gutiérrez

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Proposatzen den ikastaro osagarria Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakasten den Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko Gestio moduluaren barruan dago. Ikastaroaren antolaketa Industria Ingenaritza Unibertsitate Masterraren lehen mailako lehen lauhilekoan ematen den izen bereko irakasgaiaren modu-modukoa da eta dauden baliabideak erabiliz emango da. Ikastaroa gainditu dezaten ikasleek masterreko irakasgaiaren baliozkotzea eskatu ahal izango dute.

ZURE BILA GABILTZA

Ikastaroa EIBko Industria Teknologiako Ingeniaritzako Graduan matrikulatutako pertsonei zuzentzen zaie, baldin eta 30 ECTS kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana gainditzea falta bazaie.

BALDINTZAK

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan matrikulatuta egonda, gradua amaitzeko 30 kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana falta zaizkien ikasleei zuzendua.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/09/01 – 2027/07/31
EMATEKO TOKIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Torres Quevedo ingeniaria plaza, 1. 48013 Bilbo
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Torres Quevedo ingeniaria plaza, 1. 48013 Bilbo
TELEFONOA: 94 604 4910 / 94 601 3917
POSTA ELEKTRONIKOA: postgrados.eib@ehu.eus