Euskal zuzenbide zibila-7. edizioa

Euskal zuzenbide zibila: familia, oinordetza eta zergei buruzko arazoak (7. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2026/2027
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 3 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 300 € (asegurua 4,00 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Gorka Galicia Aizpurua

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legea eta gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legea aldarrikatzeak goitik behera aldatu zizkion euskal hiritarrari familiaren barruan dituen harremanak eta oinordetza bideratzeko moduak.

Euskal zuzenbide zibilaren praktika: familia, oinordetza eta zergei buruzko arazoak (7. edizioa – 2026) izenpean aurkezten den ikastaro honek badu, EHUk eskaintzan dituen irakaskuntza osagarrien eremuaren baitan, honako helburu argi hau: bereziki abokatutzan diharduten, baina baita ere zuzenbideko beste alor askotan aritzen diren legelariei, araudi berriak sortutako testuinguruaz jabetzeko eduki ezinbestekoak eta tresnak aurkeztea eta azaltzea hurbilpen praktikotik.

Gainera, Euskadiko Epaileek eta Auzitegiek aplikatzen dituzten arau haiekin zerikusi zuzena duten beste alboko gai zabalagoak ere txertatzen dira programaren barruan, hala nola forukasazio zibilaren helegitea (Lege 4/2022, maiatzaren 19koa) eta bertako eta nazioarteko legeen artean sortzen diren gatazkak, zeinaren arabera EBko 650/2012 Erregelamendua, mugaz gaindiko oinordetza arautzen duena, 1103/2016 Erregelamendua, ezkontzako eraentza ekonomikoa arautzen duena, eta 1104/2016 Erregelamendua, erregistratutako bikote egonkorrak arautzen dituena ere aztertuko baitira.

Ikuspegia osatzeko, eragiketa horiek zamatzen dituzten tributuei buruzko araudia ere azalduko da, azken boladan emandako aldaketak bereziki (Foru Araua 2/2022, martxoaren 10ekoa, Oinordetza eta Dohaintzaren gaineko Zergari buruzkoa).

Ikastaroa aurrez aurre eman eta bideratuko duten irakasleak, praktikako alor desberdinetan eskarmentu berezia dutenak izango dira: unibertsitateko ikertzaile juridikoak, abokatutzan lanbidetutako profesional adituak, epailetzan diharduten jakitunak eta notariotza-munduko teknikan iaioak.

ZURE BILA GABILTZA

Profesionalak ABOKATUTZAN, PROKURADORETZAN eta zuzenbideko ezein alorrean.

ICAGIko KOLEGIATUEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE.

BALDINTZAK

Zuzenbidean Graduatua eta Lizentziatua izatea.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/10/06 – 2026/11/24
EMATEKO TOKIA: Online
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA/ IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila
HELBIDEA: Paseo Manuel de Lardizabal, 2. 20018 Donostia
TELEFONOA: 943 015 236
POSTA ELEKTRONIKOA: cursocv.ddc@ehu.eus