UPV/EHUko gazte ekintzailetza 2026 programa (10. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2026/2027
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 14,1 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 0 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Noemí Peña Miguel
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaroaren egitura eta helburuak: Ikastaro hau UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzako Programan txertatzen da, eta, aldi berean, UPV/EHUn ekintzailetza sustatzeko programa eta zerbitzuen esparruan sartzen da. Ikastaroa UPV/EHU 2026 Gazte Ekintzailetzako Bekaren onuradun diren ikasleentzat baino ez da. Helburu nagusia da gure ingurunean ekintzailetza-proiektuei ekiteko garaian oinarrizkoak diren ezagutza eta gaitasun batzuetan ikasleak sartzea. Ikastaroaren edukia Aurkezpen saioa, zazpi mintegi eta programaren amaierako saioa biltzen ditu ikastaroak. Prestakuntza-mintegiek proiektuak eta enpresak sortzeko eta zuzentzeko gakotzat jotzen diren alderdiak jasotzen dituzte.
Jarraian, modulu bakoitzaren edukia azalduko dugu, labur-labur:
- Aurkezpen-saioa:
- Bilkuraren hasiera eta bertaratuei ongietorria.
- UPV/EHUko Gazte Ekintzailetza Beken programa 2026
- EHUko Campus bakoitzeko ekintzailetza-programen aurkezpena: ZITEK – INIZIA – ENTREPRENARI.
- 1. Modulua: Ekintzailetzarako Sarrera
- 2.Modulua: Estrategia eta Negozio Eredua
- 3. Modulua: Ekintzaileentzako Marketina.
- 4.Modulua: Balio- Ekintzaile-profilak, itunak eta Startup kultura
- 5. Modulua: Ekintzaileentzako finantzak.
- 6.Moduloa: Produktua eta eragiketak.
- 7. Modulua: Salmentak, lidergoa eta jasangarritasuna.
- Amaierako saioa:
- UPV/EHU 2026 Gazte Ekintzailetzako Beken barruan landutako proiektuen pitch eta ebaluazio formatuko aurkezpenak.
- Ekintzailetzaren gakoak Unibertsitatetik
- 2026ko edizioko proiektu nabarmenen banakako aurkezpena Mentoretza programa, UPV/EHUren 2026ko Gazte Ekintzailetzarako Programaren Unibertsitate Hedakuntzako
Ikastaroaren parte gisa. Ikastaroaren formakuntza moduluak bukatu ondoren, ikastaroarekin lotutako mentoretza programa bat abiatuko da 2026. urtean UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzarako Beka jaso duten ikasleentzat, beka arautzen duten oinarrien arabera. Zenbait mentoretza saio antolatu dira ekintzaileei horrelako zerbitzuak ematen dizkieten profesionalekin. Gabonen aurretik esleituko zaio mentorea bekadun bakoitzari, eta mentoretza programa 2026ko urtarrila eta 2027ko ekaina bitartean gauzatuko da.
ZURE BILA GABILTZA
Ikasturte honen helburua ikasleen artean gaitasun hauek garatzea da:
- UPV/EHUko Gazte Ekintzailetzako Programaren helburuak identifikatzeko gai izatea, UPV/EHUn ekintzailetza sustatzeko programen eta zerbitzuen esparruan.
- EAEko ekintzailetzaren erakunde-ingurunean eragile nagusiak zein diren eta zein helburu dituzten identifikatzeko gai izatea.
- Ekintzailetza-prozesurako garrantzitsuak diren trebetasun pertsonal nagusiak identifikatzeko eta garatzeko gai izatea.
- Sustatu nahi den enpresa-ideiaren negozio-planaren hasierako bertsioa egiteko gai izatea.
- Sustatu nahi den enpresa-ideiaren kasu zehatzerako balio-proposamenak eta marketin mixak dakartenari buruzko sarrera-azterketa egiteko gai izatea.
- Enpresa sortu berriei aplikatutako plangintza eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren lehen azterketa egiteko gai izatea.
- Ekintzailetzaren eta ezagutzaren babesaren alderdi juridiko nagusiak identifikatzeko eta barneratzeko gai izatea.
BALDINTZAK
Bekaren onuradunei eskatzen zaizkien konpromisoak:
- Ikastarora joatea, bere helburuak bete ahal izateko eta ikastaroaren aprobetxamendua lortu ahal izateko modu aktiboan parte hartzeko.
- UPV/EHUren 2026ko Gazte Ekintzailetzako Programaren koordinazioak egindako informazio-, dokumentazio-, ebaluazio- eta antzeko eskaera guztiak betetzea.
- UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzako Programaren esparruan planifikatutako mentoretza-saioak eskatu eta horietan aktiboki parte hartzea.
- Proiektuaren azken txostena betetzea. Txosten horretan, zehatz-mehatz adierazi beharko dira gauzatutako gazte-ekintzailetzako proiektuaren garapena, jasotako mentoretza-saioak, horietako bakoitzaren ekarpenaren ebaluazio laburra eta jasotako diru-hornidurak izan dituen helburuen adierazpen zehatza.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/11/23 – 2027/07/02
EMATEKO TOKIA: Gradu Aretoa. Zubiria Etxea (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Sarriko)
HIZKUNTZA: Gaztelania
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza
HELBIDEA: Sarriena Auzoa z/g. 48940 Leioa
POSTA ELEKTRONIKOA: olatz.saenz@ehu.eus