Instalazio termikoak eta fluidoenak (13. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2026/27
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 9 ECTS kreditu (*)
MATRIKULA TASA: 225 € (asegurua 4€, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Natalia Alegría Gutiérrez
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Planteatutako ikastaro osagarria UPV/EHUko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko Titulazioko Industria Teknologien moduluaren barruan dago. Modulu hori Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen da. Ikasturte honetako planteamendua Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko lehen kurtsoko bigarren lauhilekoan kokatutako izen bereko ikasgaien berdina da, eta dagoeneko eskuragarri dauden baliabideak erabiliz emango da. Ikasturte hau gainditzen dutenek Masterreko irakasgaiak baliozkotzea eskatu ahal izango dute.
ZURE BILA GABILTZA
Ikastaroa Industria Teknologiako Ingeniaritzako Graduko 4. mailan matrikulatuta dauden eta 30 ECTS kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana gainditzea falta zaien pertsonei zuzenduta dago.
BALDINTZAK
Ikastaro osagarrian parte hartu ahal izango dute Industria Teknologiako Ingeniaritzako Graduko ikasleek, 30 ECTS kreditu edo gutxiago eta Gradu Amaierako Lana egiteko falta bazaie.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATAK: 2026/09/01 – 2027/07/31
EMATEKO TOKIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Torres Quevedo Ingeniaria Plaza, 1. 48013 Bilbao
HIZKUNTZA: Gaztelania
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Torres Quevedo Ingeniaria Plaza, 1. 48013 Bilbao
TELEFONOA: 94 604 4910 / 94 601 3917
POSTA ELEKTRONIKOA: postgrados.eib@ehu.eus