Breadcrumb

Oferta doctorado Boton - Común

Eduki publikatzailea

Zure doktorego ikasketak EHUn

 

EHUko Doktorego Eskolan (DOKe) jakintza arlo guztietako 67 doktorego-programen artean aukera dezakezu zure tesia egiteko.


Gure prestakuntza-eskaintza kontsultatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan 67 doktorego-programak aurkituko dituzu:

  • 15 Zientzietako arloan
  • 16 Ingeniaritza eta Arkitekturan
  • 10 Osasun Zientzietan
  • 17 Gizarte eta Lege Zientzietan
  • 9 Arte eta Giza Zienzietan.

 

Eduki publikatzailea

Izena ematea eta matrikula

2026/27 LEHENENGO MATRIKULA:
- Doktorego programetan izena emateko epea itxita (2026ko ekainaren 15etik irailaren 25era arte). Doktorego Eskolan (DOKe) izena emateko izapideak hemen kontsultatu ditzakezu.
- Onarpen-prozesua (zure eskaeraren emaitza) hemen kontsulta dezakezu (Jakinarazpenen epea amaituta: 2026ko urriaren 19tik 23ra).
- Plazaren erreserba ziurtatzeko, onarpen-emailan jaso dituzun jarraibideak bete beharko dituzu.
Doktorego Eskolan lehen matrikula egiteko, onartuta izan diren ikasleek prozedura hau jarraitu beharko dute (Epea: 2026ko urriaren 19tik azaroaren 20ra. 
​​--> zure titulua GHEEtik kanpoko atzerriko titulua bada, Graduondoko baimena beharko duzu matrikula egiteko (info+ hemen).