Eduki publikatzailea

I. Kapitulua. Doktorego programak

Doktorego Ikasketen Gestiorako Arautegia

1. artikulua. Definizioa

  1. Doktorego programa deritzo doktore titulua eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak lortzera bideratutako jardueren multzoari. Doktorego programa horrek ikasleen prestakuntzarako alderdiak garatzea izango du helburu eta doktorego tesiak garatzeko ikerketarako prozedurak eta ildoak ezarriko ditu.

  2. Doktorego programak UPV/EHUk bakarrik edo zenbait unibertsitatek elkarrekin antola ditzakete eta I+G+Bko jarduerak egiten dituzten nazioko edo atzerriko arlo publiko edo pribatuko beste erakunde eta zentroen laguntza izan dezakete, hitzarmen bidez adierazia.

  3. Doktorego ikasketak amaituko dira ikerketaren emaitza originalak jasotzen dituen doktorego tesi bat egin, defendatu eta gainditzen denean.