Konpromiso dokumentua
EHUren konpromiso-dokumentua nahitaezko akordioa da, eta zure doktore-tesiaren garapenaren alderdi akademikoak, administratiboak eta etikoak arautzen ditu. Kontratu honek gainbegiratze egokia bermatzen du, eta tartean dauden alderdi guztien eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu.
Konpromiso dokumentuan biltzen dira doktoregoko prestakuntzan zehar arlo akademikoan eta administratiboan betebeharrekoak. Hortaz, oso garrantzitsua da dokumentu hori arreta handiz irakurtzea.
Doktorego programako arduradunak, doktoregaiak, tutoreak eta zuzendariak sinatu behar dute dokumentu hori nahitaez.
Epea: Doktoregoko ikasleak hilabeteko epea izango du, gehienez, lehenengo matrikula egiten duenetik hasita, GAUR aplikaziora igotzeko konpromiso dokumentua (PDF formatuan), alde guztiek sinatua.
Pausuak:
1) Jaitsi, bete eta sinatu Konpromiso dokumentua (Doktorego ikasketen web-gunearen Inprimakiak ataletik).
2) Alde guztiek sinatutako dokumentua GAUR aplikaziora igo.
1) Jaitsi, bete eta sinatu Konpromiso dokumentua (Doktorego ikasketen web-gunearen Inprimakiak ataletik).
2) Alde guztiek sinatutako dokumentua GAUR aplikaziora igo.
GARRANTZITSUA:
- Dokumentua alde guztiek sinatzea ezinbestekoa izango da batzorde akademikoak doktoregaiaren urteko ebaluazioa egin dezan, bai eta ikasleak doktoregoko ikasketak egiten segi ahal dezan ere, eta edozein motatako tramiteak egin: hitzarmenak, doktoregoko prestakuntza eta abar.
- Konpromiso dokumentuaren klausulak ezin dira aldatu.