MATRIKULA BALIOGABETZEA
Matrikula baliogabetzea
2025eko OTSAILAREN 10eko GRADUONDOKO BATZORDEA
6.1. gaia
2024ko apirilaren 25eko UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia garatzeko arau osagarriak
ERABAKI PROPOSAMENA, 2025eko OTSAILAREN 10ekoa, UPV/EHUko GRADUONDOKO BATZORDEARENA, ARAU OSAGARRI BAT ONARTZEKOA, DOKTOREGO IKASKETA OFIZIALEN GESTIORAKO ARAUTEGIKO 8.5 ARTIKULUA GARATZEN DUENA
Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako Errektoreordetzak proposamen bat aurkeztu du arau osagarri bat onartzeko Doktoregoko Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegia (2024ko ekainaren 7ko EHAA) garatzeari begira, zehazki 8.5 artikulua, doktoregoko matrikula baliogabetzearen ingurukoa.
Indarrean dagoen arautegiko 8. artikuluak matrikula prozeduraz dihardu, eta 5. atalean honako hau dio matrikula baliogabetzearen inguruan:
5.- Matrikula baliogabetzea eta aldatzea Doktorego Eskolan.
Doktoregaiak ikasturteko edozein unetan baliogabetu ahal izango du matrikula. Matrikula osorik baliogabetu beharko da, eta ez da atzera jasoko ordaindutako dirua. Horrek, hala ere, ez du eragotziko artikulu honetako 7. puntua betetzea. (…).
Artikulua orain idatzita dagoen bezala, zalantzak sortzen izan dira noiz arte eta zein baldintzatan baliogabetu daitekeen matrikula, eta, beraz, komeni da testua garatzea, bereziki epea zehaztuz. Izan ere, matrikula baliogabetuta, orain ikasleak aukera du hurrengo ikasturtean izena eman eta matrikula egiteko doktorego ikasketak hasieratik hasita, baina hori ez da bateragarria ikasketa horien izaerarekin, eta gainera ez dator bat doktoregoan jarraitzeko arauekin. Matrikula baliogabetzeak ez du gelditzen doktoregoko ikasketak egiteko gehieneko epearen zenbaketa. Horretarako, beharrezkoa da borondatezko baja eskatzea edo arrazoi legalek (gaixotasunak…) eragindako baja aurkeztea. Era berean, matrikula baliogabetzeak ez dakar doktorego programa behin betiko uztea, ikasleak berak hala eskatu ezean. Horretaz gain, matrikula baliogabetuagatik ere, ordura arte ikasitakoaren ebaluazioa ez da desagertzen.
Beraz, 8.5 artikulu horretan zehaztu behar da matrikula lehen urtean baliogabetu ahal izango dela, eta lehen ebaluazioa jaso aurretik betiere.
Azkenik, Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegian (2024ko ekainaren 7ko EHAA) zehazten denez, Graduondoko Batzordeari dagokio arautegi hau garatuko duten arau osagarriak ezartzea.
Hori guztia kontuan hartuta, organo honek honako hau
ERABAKI DU
Lehenengoa.- ONARTZEA 8.5 artikulua arau osagarri batez garatzea, azpimarratutako testua txertatuz, honelaxe :
8. artikulua.– Matrikula egiteko prozedura.
(…) 5.- Matrikula baliogabetzea eta aldatzea Doktorego Eskolan.
Doktoregaiak lehen mailako edozein unetan, eta, betiere, 17. artikuluaren arabera ebaluatua izan aurretik, baliogabetu ahal izango du matrikula. Matrikula osorik baliogabetu beharko da, eta ez da atzera jasoko ordaindutako dirua. Horrek, hala ere, ez du eragotziko artikulu honetako 7. puntua betetzea. (…)
Bigarrena.- Erabaki honen BERRI EMATEA UPV/EHUko Doktorego Eskolari eta doktorego programetako batzorde akademikoei, kontuan izanda onartutako arau osagarria 2024/2025 ikasturtean, hau da, ikasturte honetan, ezarriko dela.
Bilbo, 2025eko otsailaren 10a
Batzordeko burua
Ainhoa Berasaluze Correa
Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordea
Idazkaria
Amaia Landera López
Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko burua