Breadcrumb

CONVOCATORIA-AYUDAS-COTUTELA-2021

Laguntza deialdia, prestakuntza bidean dauden UPV/EHUko ikertzaileek atzerriko unibertsitateetan egin beharreko egonaldirako eta atzerriko unibertsiateetatik etorri eta prestakuntza bidean dauden ikertzaileek UPV/EHUn egin beharreko egonaldirako, doktorego tesia tutorekidetzan egiteko (2021)

Deialdia

Deialdi honek helburu dauka:

  • 4 laguntza ematea UPV/EHUko ikasleek atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditzaten;
  • 5 laguntza ematea atzerriko unibertsitateetako ikasleei doktorego tesiak tutorekidetzan egiteko UPV/EHUko doktorego programen babesean.

Laguntza hauen helburua da gehienez bederatzi hilabeteko egonaldia finantzatzea.

Eskaera

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 24tik martxoaren 31a bitartean

ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.

Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.

Garrantzitsua: Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentu multzoaren gehieneko tamainak ez du 25 Mb-tik gorakoa izan behar. Bestela, eskaera ezin izango da bidali.

Dokumentazioa:

  • NANa/Pasaportea.

  • Curriculum vitae-a.

  • Doktoregorako sarbidea eman dizun espediente akademikoaren ziurtagiria (ez duzu aurkeztu behar titulazio hori UPV/EHUn egin baduzu 1988a baino geroago).

  • Bi unibertsitateetako matrikula gordekinen fotokopiak.

  • UPV/EHUren eta atzerriko unibertsitatearen arteko tutorekidetza hitzarmen espezifikoa, edo egiaztagiri bat jasota duena noiz onartu zuten UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak eta beste unibertsitateko pareko organoak tutorekidetza hitzarmen espezifikoa.

  • UPV/EHUko egonaldirako lan plana, eta horrekin batera doktoregaiaren adierazpen bat, azaltzen duena zertan datzan egonaldiaren interesa eskuartean daukazun ikerketari dagokionez. Adierazpena zuk zeuk, doktoregaia zaren aldetik, atzerriko unibertsitateko zuzendariak eta UPV/EHUkoak sinatu beharko duzue.

  • Unibertsitate bietako zuzendarien curriculum vitaeak.

Ebazpena

Kontaktua

Ostatuei buruzko informazioa